Online Denda
Ahora más sencillo y rápido
Ahora más sencillo y rápido
Kinoa oso hazi estimatua da bere ezaugarri nutrizionalengatik, proteina eta zuntz iturri da eta. Gainera, zure gosari, bazkari, askari zein afaritarako aukera azkar eta erraza duzu. Horrexegatik aurkezten dizugu Mercadonaren Kinoa Zuri eta Gorri ontzitxo berria. Aise prestatzen da, eta hamaika elikagairekin primeran elkartzen da, gozoekin nahiz geziekin. Aukera guztiz beganoa da, ez du glutenik, ez esnearen deribaturik, eta zernahi pert...
Udaberriarekin batera, hemen ditugu berriz Mercadonaren sasoiko baratze-marrubiak. Une honetako frutarik igurikatuenak izaten dira, beraien tonu gorrixka eta freskotasunagatik, eta prestatzeko orduan ematen dituzten aukerengatik. Elikadura-balio handikoak dira, zapore bikainekoak, eta umeen zein helduen gustukoak.
Baratze-marrubiek prestatzeko era ezberdinak onartzen dituzte:...
Gizakiarengan sakonki erroturik dago eztia batu eta kontsumitzeko ohitura. Eztiarekiko pasioak bere bilakaera izan du denborarekin, eta haren aldaera eta zaporeak ere aldatzen joan dira.
Bada, lau Hacendado ezti mota sortu ditugu Mercadonan: krematsua, erromero-eztia, laranjondo-eztia eta eukalipto-eztia. Horietako bakoitzak bere zapore eta testura bereziak ditu, eta horri esker, gustu eta une guztiekin egokitzen dira.
Garagardoaren jatorria Neolitoan dago, nekazaritzaren hastapenetan, hain justu. Gizakiek sortutako edaririk zaharrenetakotzat hartzen da, eta jendeak gehien kontsumitzen duena da oraindik ere. Bestelako zaporeak eta aromak sortzeko etengabeko bilaketaren ondorio dira maltazaleak harritzeko asmatu diren garagardo mota berriak. Eta orain, bere Garagardo Gorria aurkezten digu Mercadonak, gustu zorrotzenak asetzeko moduko garagardoa, % 8,5 ...
Kakao mota ugari bereiz daitezke haren zaporeari eta elaborazioari erreparatuz. Eta Hacendadoren 100 gramoko glutenik gabeko esnedun txokolate berria aurkezten dizugu guk.
Beste ezaugarri batzuen artean, eztia eta krematsua izateagatik nabarmentzen da. Eta 100 gramo besterik ez duen txokolate-tableta izanik, primerakoa da noranahi eraman eta zeuk nahi duzunean atsegin hartzeko. Hori ez ezik, zure despentsan ere egon behar da, gosaltz...
Bakailao gazituari probetxua ateratzeko modu ezin hobea da Errioxako erara prestatzea, bakailao-errezeta tradizional honekin. Osagaiak xumeak ea ohikoak direnez eta emaitzak zapore bikaina duenez, mahaikide guztiei gustatuko zaie, eta erraz-erraz egiten da, gainera.
Ikusi bideoan, pausoz pauso, bakailaoa Errioxako erara prestatzeko errezeta
[Asset Included(Id:1472660720022;Type:Media)]
Mercadonaren solteko bakailao gazitua primerakoa da arrain-errezeta elikagarriak prestatzeko.
Mende asko dira bakailao gazitua Mendebaldeko dietaren parte dela. Eta gatzetan primeran kontserbatzen delako hedatu da, hain justu, mundu osora: gatzitzeak, bere ezaugarri guztiak gordetzeaz gain, zaporea hobetu ere egiten du eta.
Ezin konta ahala errezeta tradizional prestatzeko erabiltzen da bakailao gazitua, Garizuman eta Aste Santuan...
Pazko arrautzak elaboratu eta trukatzeko ohitura oso errotuta dago herrialde askotan. Tradizio honi esker, handiek zein txikiek goza dezakete Pazkoaz. Mercadonak egun hauetarako prestatu dituen glutenik gabeko Pazko txokolate sortarekin, bada, zeuk ere iraunaraz dezakezu usadio dibertigarri hau, eta guztiek bete-betean goza dezaten lortu. Sortaren barruan, produktu hauek aurki ditzakezu: diskotxodun arrautzak, Pazkoko figurak eta makila...
Mercadonan arretaz zaintzen ditugu bereizgarri gisa jokatzen duten detaileak. Horregatik, Aitaren Egunean oparitzeko sorta bana prestatu dugu gure Comotú Viento eta Sesgo lurrinekin, eta osagarri bana erantsi.
Eta ospakizun hori zurekin partekatzen duena gozozalea bada, harritu ezazu Aitaren Egunerako prestatu dugun tarta bereziarekin. Egun gozo-gozoa bihurtuko duzu martxoaren 19a.
Baratze-marrubiak fruta ederrenenetakoak dira, beren kolore gorri bizi eta hosto berde deigarriekin. Zapore gozoa du, ukitu pittin bat azidoarekin, eta kaloria ekarpen urria egiten du. Gainera, urtsuak bezain aberatsak dira C bitaminan.
Penintsulan eta Balearretan saltzen diren Mercadonaren baratze-marrubiak Huelvakoak dira jatorriz. Kanariar Uharteetakoak, aldiz, artxipelagoan bertan landatzen dira.
Edozein ordutan kontsumi daite...
Ogia jatea oso tradizio errotua da Mediterraneoko herrialdeetan. Mercadonan mota ugari dugu, gustu guztietarako egokiak. Horien artean, Hacendadoren ogi-xerra garidun kurruskariak nabarmentzen dira.
16 aleko edukiontzietan merkaturatzen dira, osagai naturalez eginda daude, eta oso moldagarriak dira, despentsan dituzun produktu gehientsuenekin konbinatzen dute eta, bai gaziekin bai gozoekin.
Tradizio zaharrenari jarraituz Napoli ondoan elaboratuak, Mercadonaren pasta italiarrek zure errezetentzako zaporerik onena eskaintzen dizute.
Mercadonaren pasta berriak balia itzazu zure sormena askatu eta plater desiragarrienak prestatzeko. Brontzezko molde tradizionaletan elaboratu dira, prozedura honek zimurtasuna ematen baitio pastari, saltsak hobeto xurga ditzan, zaporea indartze aldera.
Spaguettiak, Penneak, Tortiglioniak, ...
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookieen konfigurazioa
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.