Online Denda
Ahora más sencillo y rápido
Ahora más sencillo y rápido
Iritsi da eskolara itzultzeko garaia eta, horrekin batera, gosariak, bazkariak, askariak eta afariak prestatzeko premia.
Mercadonak zenbait produktu gomendatzen dizkizu, egoki-egokiak zure seme-alabak elikatzeko eta eguneroko higienerako.
[Asset Included(Id:1472661596889;Type:Media)]
Egin ezazu produktu horien zerrenda, eta hautatu, etxeko txikientzat, gogoko dituzunak, behar bezala itzul daitezen eskolara:
Plan bikaina izan ohi da parrila baten inguruan elkartzea, senide edo lagunekin eguraldi onaz gozatzen. Presta ezazu txerri-azpizun parrilada bikain bat; Mercadonako harategian bertan aurkituko duzu produktua. Jarraibide hauek erakutsiko dizute nola prestatu errezeta bikain hori.
Beratu azpizuna, prestatu txingarretan patata, barazki eta artoarekin batera, eta tximitxurri saltsarekin. Izugarri gozoa!
Ikusi bideoan "txerri-azp...
Mercadonaren dendan duzu jada Crocanrol berria, gozo askoa: gazta onduko mokadu kurruskaria, gari-semolazko pasta zaporetsu batean bildua, birrineztatua, kurruskatsua... Harrituta utziko zaitu.
Aurtengo udako zure aperitiborik estimatuenetako bat izango da Mercadonaren Crocanrola. 300 gramoko pakete praktiko eta erosotan dago salgai (11-13 ale paketeko).
Lagunekin eta senideekin ...
Presta ezazu etxean, erraz asko, itsaski-fideua hau, Mercadonan bertan aurkituko duzun fideuarako frijitukidun saldarekin egina. Baietz hatzak miazkatu!
Jarraitu fideuarako saldarekin itsaski-fideua prestatzeko bideoaren pausoei:
[Asset Included(Id:1472661553543;Type:Media)]
Izotzezko poloak gustuko freskagarriak badituzu, probatu aurtengo udan gure produktu berriok:
Izugarri gustatuko zaizkizu, zapore-konbinazio aparta baitute, eta testura originala. Gainera, ez dute ez laktosarik, ez glutenik. Primerakoak dira udako arratsaldeak pixka bat freskatzeko. Zer iruditzen?
Gustatzen al zaizkizu fruta eta izozkiak...
Ikas ezazu Ekialdeko kutsua duen errezeta hau prestatzen zure familiarentzat eta lagunentzat: hegaluzea arroz- noodleekin eta edamamearekin.
Asiar tankera nabarmena du plater honek, eta osagai hauek ditu: hegaluze freskoa, kubotan zatituta (Mercadonako arrandegian aurkituko duzu), eta arroz-noodleak, sojaz eta jengibrez onduak.
Prestatu ondoren, apaindu platera soja-lekaz edo edamamez. Harrituta utziko dituzu gonbidatuak.
Ikusi...
Ukitu berezi bat eman nahi al diezu zure izotz-puskei? Ikasi nola egin, urratsez urrats, izotz-puska gozo hauek zure zuku, konbinatu eta kokteletarako (mojitoak, adibidez), edo gazpatxo fresko-fresko baterako.
Ikasi nola prestatu pepinoa, fruta izoztuak, limoia eta mendafina duten izotz-puskak, eta harritu zure familia eta lagunak.
Ikusi izotz-puskak prestatzeko aholkuen bideoa.
[Asset Included(Id:1472661524132;Type:Media)]
...Gogokoak baldin badituzu haragi espeziatua eta harekin egiten diren plater zaporetsuak eta prestatzen errazak, hona bi prestakin klasiko, inoiz huts egiten ez duten horietakoak:
Edukiontzian bertan kontsumitzeko eta partekatzeko bi plater
Bi soluzio bikain, denboraz juxtu baina apetituz gainezka zabiltzanerako. Primerakoak afari azkar, zizka-mizka edo janaurreko gisara jat...
Udan, entsalada fresko-freskoa da gusturen jaten dugun plateretako bat. Prestatu surimi-makilatxoen entsalada hau udako edozein bazkari edo afariren osagarri gisa, eta harrituta utziko dituzu etxekoak zein lagunak.
Erantsi otarrainxkak, palmondo-bihotzak, errukula, ahuakatea, ozpinetako luzokerrak, oliba-xerrak, kaparrak, arto gozoa, tipulina eta jerez-ozpinaz egindako maionesa.
Mercadonan dituzu prestatzeko behar dituzun osagai g...
Uda-garaia da arrain- eta itsaski-parrilada bat prestatzeko garai egokiena, plater zaporetsua eta arina baita. Prestatu txingarretan urraburu bat eta sardina batzuk, eta gehitu lurrunetan egositako ganboiak, otarrainxkak eta muskuiluak. Mercadonaren arrandegian aurkituko dituzu osagai horiek guztiak.
Plateraren osagarri, ipini zenbait barazki erre (kalabazina, tomatea eta zainzuri berdeak); zaporeak areagotzeko, berriz, bota almendra...
Ez dakizula zer den Mercadonaren koko-ur % 100 naturala? Edari oso freskagarria da, primerakoa udako beroari aurre egiteko.
Gainera, beste ezaugarri hauek ere baditu:
Edari oso freskagarria ez ezik, potasio-iturri naturala e...
Abuztuko lehen ostiralean, Garagardoaren Nazioarteko Eguna da. Estatu Batuetan hasi ziren ospatzen egun hori, 2007an, eta harrezkero mundu osora zabaldu da.
Mercadonak edari hartzitu horretako produkturik onenak hautatu ditu, etxekoekin eta lagunekin ospatu dezazun Garagardoaren Nazioarteko Eguna.
[Asset Included(Id:1472661482564;Type:Media)]
Klasiko bat: zapore atsegina du eta oso freskagarr...
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookieen konfigurazioa
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.