Ezagutu gure saltsa prestatuak. Zapore amerikarrak gustuko dituztenentzat.

Zure plateretarako saltsak: Ranchera, Gajo eta Piri-piri. Zein nahiago?

2021ko uztailaren 23a

Zure aperitibo, bazkari edo afariei laguntzeko eta zapore gustukoena emateko osagai ezin hobea dira saltsak. Hona hemen edozein plater ontzeko moduko saltsa prestatu interesgarri batzuk.

Jatetxe amerikarrak eta, bereziki, saltsak gustuko dituztenentzat egoki-egokiak. Ausartu probatzera, izugarri gustatuko zaizkizu eta. Gustu guztietarako daude!

Aukeratu zure saltsa gogokoena: Ranchera, Gajo edo Piri-piri

Piri-piri saltsa

Imagen Texto 1 Salsas preparadas

  • Platerak ontzeko saltsa espeziadun berri bat da. Min-ukitua emango die zure platerei.
  • Patata minak, krispetak, haragia, zopak eta abar prestatzeko erabili ohi da.
  • Piri-piri saltsa Portugalgoa da berez, eta labean, parrillan edo plantxan egindako haragia eta arraina ontzeko erabiltzen da, bai eta ongailu gisa ere. Asko erabiltzen da herrialde askotan. Errezeta aldatuz doa eskualde batetik bestera, baina beti ditu osagai hauek: txilea, limoia, olioa, piper gorria eta baratxuria.
  • Errezeta hauetarako gomendatzen da:
  • Labean egindako oilasko-hegalak, piri-piri saltsan, jengibre-hautsarekin eta martorriarekin marinatuak.
  • Tomate-zopa piri-piri saltsarekin.

Ranchera saltsa

Imagen Texto 2 Salsas preparadas

  • Patata frijituak, oilasko-gutiziak edo arrain frijitua bustita jateko ideala. Haragitarako eta arrautzaztatuetarako ere egokia.
  • Bustitzeko edo ogitarteko eta wrapetarako erabiltzen da.
  • Errezeta hauetarako saltsa perfektua da:
  • Oilasko birrineztatuaren burritoa, espinaka, tomate, gazta fresko eta Ranchera saltsarekin.
  • Bacon cheese fries: patata frijituak, hirugiharra, Ranchera saltsa eta mozzarella gazta.

Gajo Rústica saltsa

Imagen Texto 3 Salsas preparadas

  • Patata-atalak, haragia edo arraina bustitzeko ideala.
  • Bustitzeko edo ogitarteko eta wrapetarako erabiltzen da.
  • Errezeta hauek prestatzeko saltsa egokiena da:
  • Barazki-tenpura (piperra, berenjena, kalabaza, tipula, zainzuriak, azenarioa, kalabazina), Gajo saltsarekin.
  • Patata-atalak labean erreta, erromeroarekin.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu Tsatsiki saltsa? Jogurt grekoa, pepinoa eta mendafina erabilita egiten da. Plater askorekin konbina daiteke.