Glutenik gabeko 1.300 aukera baino gehiago Mercadonan!

Zeliakoen Egun Nazionala: Mercadonaren glutenik gabeko aukerak

2021ko maiatzaren 26a
  • Mercadonak bat egiten du maiatzaren 27 honetan ospatzen den Zeliakoen Egun Nazionalarekin, zeliakoekin duen konpromisoaren eta babesaren adierazgarri.
  • Konpainiak glutenik gabeko 1.300 produktu baino gehiago ditu, eta lanean jarraitzen du kalitate handiko eta glutenik gabeko produktuen aukera zabala garatzeko.

Urtero bezala, maiatzaren 27an, Zeliakoen Egun Nazionalean, Mercadonak sendotu egiten du glutenarekiko elikagai-intolerantziak edo -alergiak dituzten “Nagusi”ekiko (bezeroekiko) konpromisoa. Gaixotasun hori ikusarazten laguntzeko, Mercadonan zeliakoentzat dauden produktu batzuk biltzen dituen bideo bat egin du konpainiak.

Mercadonaren glutenik gabeko produktuak

Gaur egun, konpainiak glutenik gabeko 1.300 Hacendado produktu baino gehiago ditu, eta lanean jarraitzen du egunero, zeliakoen premiak asetzeko kalitatezko aukera zabal bat garatzeko.

Mercadonak lankidetzan dihardu proteina hori jan ezin duten “Nagusi”ekin, hornitzaile espezialistekin eta Espainian erreferentzia diren zeliakoen elkarteekin, behar bezala ontziratutako eta etiketan identifikatutako produktuak eskaintzeko eta elikagaien segurtasun maximoa bermatzeko.  

Mercadona eta zeliakoei laguntzeko erakundeak

Mercadona Espainiako erreferentziazko zenbait erakunderekin lankidetza estuan aritzen da, hala nola Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioarekin eta autonomia-erkidegoetako haren elkarteekin, Kataluniako Zeliakoen Elkartearekin (SMAP), Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentikorren Elkartearekin (ACSG) eta Elikagaiei eta Latexari Alergia dieten Pertsonen Espainiako Elkartearekin (AEPNAA).

Erakunde horiekiko lankidetzak kontsumitzaile zeliakoen premiak hobeto ezagutzen laguntzen du. Gainera, Mercadonak zeliakoentzako eta glutenarekiko sentikortasuna duten pertsonentzako ekintzak sustatzeko helburua du.

Aarón Santana Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioko (FACE) presidentearen hitzetan, “jatetxe bat, oporrak pasatzeko hotel bat edo erosketak egiteko denda bat aukeratzerakoan, aukera seguruak eta aholkatuak eskaintzen diren ala ez kontuan hartuta erabakitzen dute zeliakoek nora joan. Establezimendu horietara, zeliakoez gain, haien inguruko guztiak joaten dira, eta hori arrakasta-bermea da kolektiboaren alde egitea erabakitzen dutenentzat”.

Bestalde, José T. Molina Kataluniako Zeliakoen Elkarteko presidenteak dei egiten die “administrazio publikoei osasun-langileen prestakuntza sustatzen jarrai dezaten eta berma dezaten paziente zeliakoek beren tratamendua eskuratu ahal izatea. Horrez gain, dei egiten diegu elikagai-fabrikatzaileei eta -hornitzaileei, beren eskaintzan zeliakoentzat egokiak diren produktuak sar ditzaten, prezioan eta kalitatean desberdin jokatu gabe. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu zenbait agente pribaturi, hala nola Mercadona supermerkatuei,  paziente-elkarteok gaixotasun zeliakoari buruz egiten dugun sentsibilizazio-lanari laguntzeagatik eta gaixotasunaren tratamendua —glutenik gabeko dieta— zeliakoen eskura jartzen laguntzeagatik”. 

Azkenik, Roberto Espina Madrilgo Erkidegoko Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentikorren Elkarteko zuzendariak proiektu solidarioak azpimarratu ditu. Contigo 2020 proiektua, adibidez: haren bitartez, dohaintzei esker, elkarteak glutenik gabeko oinarrizko produktuen sorta bat banatzen du hilero, “arrisku-egoeran dauden pertsonek ere glutenik gabeko dieta beteko dutela ziurtatzeko”. Gainera, maiatzaren 27a ospatzeko zenbait jarduera jarri dituzte abian, hala nola Glutenik Gabeko Eguna Eskolan. Egun horretan, 450 ikastetxek baino gehiagok glutenik gabeko menua emango diete ikasle guztiei, gaixotasuna ikusarazteko eta haurren integrazioa sustatzeko.

Mercadonaren glutenik gabeko produktuak: Aholkuak

Jakin gehiago glutenik gabeko Hacendado produktuei buruz Glutenik gabeko produktuei buruzko aholkuen atalean.