Errutinara itzultzean, pixka bat zaindu nahi izaten dugu beti. Ezagutzen al dituzu % 100 irin osoko gure ogiak? Aliatu onak dira udako oporren ondoren gehiegikeriak konpentsatzeko.
% 100 irin osoko ogien aukera on bat nahi baduzu, testura eta zapore zoragarriak dituen sorta zabala dugu. Hainbat errezeta erraz egiteko erabil ditzakezu, gosariak, askariak, mokaduak edo afariak prestatzeko, edo nahi duzunean jateko.
% 35 oloa duen ogia, % 100 irin osokoa
Ezaugarriak
- Ogi oloduna, % 100 irin osoz egina, azukrerik erantsi gabe.
- Testura hobetu dugu, luzaroago samur egon dadin, eta olo gehiago erabiltzen dugu; horrez gain, gari-irin zuria erabili beharrean % 100 irin osoa erabiltzen dugu orain, eta azukreak kendu ditugu osagaien zerrendatik.
- Ezin hobea da txigortuta nahiz txigortu gabe jateko. Batik bat sandwichetan edo txigorki gisa kontsumitzen da.
Errezeta-ideiak:
- Errukula, ahuakate, arrautza galdarraztatu eta izokinezko txigorkia.
- Gazta lightezko sandwicha barazki erreekin (piperra, tomatea, berenjena).
Opil txigortu % 100 irin osokoa
Ezaugarriak
- % 100 irin osoko opil txigortua.
- Ez da hausten gurinez igurztean, eta egitura kurruskaria eta aireztatua du.
- Osoko ogiaren zapore naturala.
Errezeta-ideiak
- % 0 gantz duen gaztanberazko txigorkia, anana errearekin eta kimuekin.
- Zabaltzeko gazta lightezko txigorkia perretxiko salteatu, urdaiazpiko egosi eta tipulinarekin.
Ogi txigortu % 100 irin osokoa
Ezaugarriak
- % 100 irin osoko opil txigortua.
- Ez da hausten gurinez igurztean, eta egitura kurruskaria eta aireztatua du.
- Osoko ogiaren zapore naturala.
Errezeta-ideiak:
- Txigorkia kakahuete-krema, platano, txokolate birrindu eta oloarekin.
- Txigorkia gaztanbera, oliba-pure eta pipitekin.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen al dituzu gure Espeltazko Gailetak, % 0 azukre gehigarridunak?