Probatu dituzu inoiz gure yakisobak? Eta yum-yumak? Ekialdeko janaria gustatzen bazaizu, izugarri gustatuko zaizkizu fideo hauek. Zapore gozoa izateaz gain, egokiak dira sukaldean aritzeko ia denborarik ez duzun egun horietarako, azkar-azkar egiten baitira. Beraz, bazkari edo afari azkarrak di-da batean presta ditzakezu.
Badakigu jende askok nahasten dituela berehalako bi fideo-mota horiek, eta horregatik erakutsi nahi dizugu zein diren horien desberdintasun nagusiak osaerari, zaporeei eta prestatzeko moduari dagokienez. Hala, une bakoitzean gehien gustatzen zaizkizunak aukeratu ditzakezu.
Yakisobaren eta yum-yumen arteko desberdintasunak
Yakisobak fideoak dira, eta saldarik gabe jaten dira; yum-yumak, berriz, fideo saldatsuak dira. Hori da alde nagusia.
Yakisoba fideoak zapore desberdinetan daude aukeran (soja, currya, oilaskoa...), eta yum-yumek, berriz, oilasko-zaporea dute.
Bi fideoak prestatzeko desberdintasunak
Hona hemen bi produktuak prestatzeko jarraibideak. Segi pausoei, kasu bakoitzean testura onena eta zapore goxoena lortzeko.
Nola prestatzen dira yakisobak?
1. Kendu bi tapak eta atera zorroa.
2. Bota ura irakiten, barruko marrararaino.
3. Itxi plastikozko taparekin, eta itxaron 3 minutu
4. Kendu ura taparen zuloa erabilita.
5. Ondoren, erantsi zorroko edukia, eta kitto.
Nola prestatzen dira yum-yumak?
1. Ireki pixka bat tapa.
2. Bota ongailuak.
3. Erantsi ura irakiten marrararaino.
.
4. Estali 3 minutuz.
5. Nahastu eta... on egin!
Beste gomendio batzuk
Ekialdeko kutsua duen janaria gustatzen bazaizu, fideoen bi errezeta hauek gomendatzen dizkizugu, denbora gutxi duzun egunetarako.