COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Probatu osagai-nahasketa zaporetsu eta harrigarria duten gure txokolate beltzezko minibarratxoak (kakaoa % 70).

Txokolate beltzezko snack berritzailea

2019ko apirilaren 25a

Probatu dituzu gure Txokolate beltzezko minibarratxoak –kakaoa % 70–, hazi- eta gaileta-kurruskaridunak?

Besteak ez bezalako txokolatezko snack bat da, bikaina edozein unetan partekatzeko; osagai-nahasketa originala du, eta zapore goxoa.

Pakete bakoitzean txokolate beltzezko 12 barratxo trinko datoz, banakako bilgarriekin, hobeto kontserbatu eta errazago kontsumi daitezen. Kakao-eduki handia (% 70) duen txokolatearen zapore guztia du.

Mini barritas de chocolate Imagen de contenido

Osagai-nahasketa berritzaile eta erakargarria

Kakaoa % 70 duten txokolate beltzezko minibarratxo hauek testura zaporetsua dute dentsitate desberdineko osagaien nahasketa interesgarri eta berritzaile bati esker: txokolatea, sesamoaren eta liho marroiaren haziak, zerealak eta gailetak.

Nahasketa berritzaile hori lortzeko ikerketa- eta garapen-ahalegin handia egin da.

Hacendadoren produktu hau Osunako (Sevilla) Dulces Olmedo enpresak egin du, eta nobedade bikaina ekarri dute barratxo goxo eta erakargarri horiekin txokolatezko snacken artera.

Beste gomendio batzuk

Zure gosari eta askariak osatu nahi badituzu, proba ezazu gure laranja-zuku egin berria.