Txigorki gozoenak prestatzen erakutsiko dizugu, zure otordu-ohitura berrietarako.

Txigorki-errezetak, bazkari-ohitura berriak hartzeko

2019ko otsailaren 18a

Otorduetarako ohitura berriak hartzeko ideiak nahi dituzu? Txigorki-aukera goxo eta zabal hau bezalakorik ez dago. Mokadutxo txikiak, otordu gozagarri gisa balio dutenak eta edozein unetan erraz presta daitezkeenak.

Begira zer errezeta askotariko eta tentagarriak: Ahuakatea tomate lehorrarekin, hummusa olioarekin eta sesamo-haziekin, oilaskoa plantxan txanpiñoiekin, erremolatxa kinoarekin, izokin ketua jogurt-saltsarekin eta begetala tomatearekin eta letxugarekin. Zeuk hautatu gehien gustatzen zaizuna, edo probatu guztiak!

Ikusi bideoan, pausoz pauso, otorduetarako txigorki-errezetak

Izokin ketuaren txigorkia, jogurt-saltsarekin

Osagaiak

  • Munduko txapelduna ogi-opila
  • Izokin ketua
  • Jogurt-saltsa
  • Arrautza
  • Tipulina
  • Olio birjina estra, Gran Selección

Pausoz pauso:

- Jarri izokin ketua munduko txapelduna ogi-opilaren gainean, eta gozatu jogurt-saltsarekin.

- Arrautza ur irakinetan egosi, film-paperean bilduta, olioarekin, 4 minutuz.

- Arrautzak txigorkiaren gainean jarri, eta tipulinez apaindu.

Texto 5 Tostas para tus almuerzos

Ahuakate-txigorkia, tomate lehor, martorri eta intxaurrekin

Osagaiak

  • Osoko ogi-opil gatzgabea
  • Ahuakatea
  • Tomate lehorra
  • Intxaur naturala
  • Martorria
  • Olio birjina estra, Gran Selección​

Pausoz pauso

- Ahuakateari hezurra kendu, moztu, eta osoko ogi-opil gatzgabearen gainean jarri.

- Hidratatu tomate lehorra oliotan, moztu, hautseztatu txigorkian eta apaindu intxaurrekin eta martorriekin.

Texto 1 Tostas para tus almuerzos

Hummus-txigorkia olioarekin eta sesamo-haziekin

Osagaiak

  • Ogi-opil olibaduna
  • Hummusa
  • Sesamo-haziak
  • Olio birjina estra, Gran Selección
  • Piperrauts gozoa

Pausoz pauso

- Ogi-opil olibadunetan hummusa jarri.

- Gozatu oliba-olio birjina estrarekin, piperrauts gozoarekin eta sesamo-haziekin.

Texto 2 Tostas para tus almuerzos

Erremolatxa-txigorkia kinoarekin eta ozpin baltsamikoarekin

Osagaiak

  • Osoko ogi-opila
  • Erremolatxa egosia
  • Kinoa ontzitxoa
  • Modenako ozpin baltsamikoa
  • Kalabaza-pipita naturalak
  • Olio birjina estra, Gran Selección

Pausoz pauso

- Moztu juliana eran egositako erremolatxa, salteatu kinoarekin 2 minutuz eta gehitu Modenako ozpin baltsamikoaren tanta batzuk.

- Nahaskia osoko ogi-opil txigortuan jarri eta kalabaza-pipitez apaindu.

Texto 4 Tostas para tus almuerzos

Plantxan egindako oilaskoaren txigorkia oreganoarekin, erramuarekin eta txanpiñoiekin

Osagaiak

  • 6 zerealeko ogi-opila
  • Oilasko-azpizuna
  • Oreganoa
  • Erramua
  • Txanpinoi txikiak
  • Olio birjina estra, Gran Selección

Pausoz pauso

- Erregosi txanpinoi-xaflak eta jarri 6 zerealeko ogi-opilen gainean.

- Erre oilasko-bularkiak olio pixka batekin 4 minutuz, eta gozatu oregano eta erramu zatituekin.

- Jarri txanpiñoien gainean eta gozatu oliba-olio birjina gordinarekin.

Texto 3 Tostas para tus almuerzos

Barazki-txigorkia

Osagaiak

  • Munduko txapelduna ogi-opila
  • Kanarietako tomatea
  • Iceberg letxuga
  • Oliba hezurgabeak
  • Caceresko oliba beltz hezurgabeak
  • Olio birjina estra, Gran Selección
  • Gatza​

Pausoz pauso

- Jarri munduko txapelduna ogi-opilaren gainean tomatea, iceberg letxuga eta gatz pixka bat.

- Apaindu oliba beltz eta berde txikitu eta oliotan nahasiekin.

Texto 6 Tostas para tus almuerzos

Beste gomendio batzuk

Kontsultatu ohitura berriei buruzko gure proposamena. Hor dituzu bazkarietarako txigorki gozo hauek, eta beste une batzuetarako errezeta arinak.

Ohitura berrien afaritarako iradokizunak: Kale-, bimi- eta letxuga-zoparen errezeta eta Legatza barazkiekin, lurrunetan eginda.