Tofu- eta barazki-satay goxo-goxoa prestatzen erakutsiko dizugu.

Errezeta: Tofu- Eta Barazki-Sataya

2019ko urriaren 07a

Oraindik tofu-satayrik probatu ez baduzu, errezeta oso berezi bat dugu zuretzat, Asiako sukaldaritzako plater hau dasta dezazun. Eta probatu baldin baduzu, oraingoan zuk prestatzea nahi genuke, bideo honen laguntzarekin.

Tofuarekin, barazkiekin eta koko-esnez eta kakahuetez eginiko saltsarekin prestatzen dugu. Zer deritzozu?

Ikusi bideoan, pausoz pauso, tofu- eta barazki-sataya prestatzeko errezeta

4 lagunentzako osagaiak:

  • 1 pakete tofu
  • Brokoli-laurden bat, zurtoin eta guzti
  • Azalore-laurden bat
  • Tomate beltza, erdi bat
  • Azenario erdi bat
  • 2 koilarakada kakahuete
  • Koko-esnea, lata erdia
  • Sesamo-haziak
  • Ekilore-olioa
  • Brotxetak
  • 2 goilarakadatxo curry
  • 1 goilarakadatxo kurkuma

Pausoz pauso:

1. Moztu barazkiak, baita brokoliaren zurtoina ere.

Paso 1 Imagen Receta de Satay

Paso 2 Imagen Receta de Satay

Paso 3 Imagen Receta de Satay

Paso 4 Imagen Receta de Satay

2. Xehatu kakahueteak.

Paso 5 Imagen Receta de Satay

3. Moztu tofua laukitxotan.

Paso 6 Imagen Receta de Satay

4. Sartu tofua brotxetatan eta jarri zartaginean.

Paso 7 Imagen Receta de Satay

Paso 8 Imagen Receta de Satay

5. Gorritu brotxetak.

Paso 9 Imagen Receta de Satay

6. Salteatu barazkiak.

Paso 10 Imagen Receta de Satay

7. Eta tomatea.

Paso 11 Imagen Receta de Satay

8. Gehitu kurmuma, currya eta koko-esnea.

Paso 12 Imagen Receta de Satay

Imagen Receta de Satay Paso 13

Paso 14 Imagen Receta de Satay

9. Baita xehatutako kakahueteak ere.

Paso 15 Imagen Receta de Satay

Paso 16 Imagen Receta de Satay

10. Platerean jarri eta gainetik sesamoa bota.

Paso 17 Imagen Receta de Satay

Paso 18 Imagen Receta de Satay

Beste gomendio batzuk

Plater gehiago prestatzen ikasi nahi baduzu zure bazkari eta afarietarako, sartu gure errezeta-atalera.