Probatu duzu gure Tofu-krema? % 100 begetala. Nahikoa da ireki eta jatea, haren zapore finaz gozatzeko. Batez ere ogi txigortuan, sandwichetan edo kanapeetan zabaltzeko erabiltzen da, edo sukaldean, jakiak krematsuagoak egiteko.
Erabilera ugariko produktu bat da, modu askotara jan baitaiteke. Errezeta gazi nahiz gozoetan erabiltzen da. Ogi txigortuan zabaltzeaz gain, saltsak, tartak eta postreak egiteko ere erabiltzen da.
Tofu-krema denentzat da egokia, baita esnekiak hartzen ez dituztenentzat, beganoentzat eta abarrentzat.
Hartu gogoan proposatzen dizkizugun errezeta hauek. Izugarri gustatuko zaizkizu!
Tofu-kremarekin egiteko errezetak
Ogi txigortua
Prestatu ogi-xerra txigortu goxo batzuk. Konbinazio hauek proposatzen dizkizugu:
- Tofu-krema, ahuakatea, cherry tomateak eta haziak
- Tofu-krema, sagarra xaflatan eta mendafina
Perretxiko-risotto beganoa
Ikusi, pausoz pauso, risotto begano goxo bat prestatzeko errezeta:
4 lagunentzat nola prestatu:
1. Xehatu xehe-xehe 2 tipula, 3 baratxuri-ale eta 2 apio-adar.
2. Berotu oliba-olioa su ertainean zartagin handi batean, gehitu tipula, baratxuria eta apioa, eta utzi egosten 15 minutuz, tipula eta apioa bigundu arte. Bien bitartean, berotu 1,2 litro barazki-salda, irakin arte.
3. Gehitu 40 g perretxiko izoztu zartaginean, eta prestatu 5 minutuz, ur pittin bat askatu eta pixka bat urritzen diren arte.
4. Gehitu baso bat ardo zuri, eta utzi egosten, alkohola lurrundu arte. Gehitu 320 g arroz, eta utzi egosten beste 1-2 minutuz, barazkien zaporeak xurga ditzan.
5. Pixkanaka-pixkanaka, gehitu irakiten ari den salda arrozari, katilukadaka, arroza egosita egon arte eta ia ur guztia xurgatzen duen arte, baina gehiegi lehortu gabe. Sarri eragin, arroza ez dadin erre.
6. Arroza egosita dagoenean, bota tofu-krema zartaginera, eta nahastu ondo. Eduki sutan 2 minutuz, risotto baten testura perfektua lortu arte.
7. Perretxiko batzuekin eta perrexil freskoarekin zerbitzatu.
Tofu-tarta
Tofu-tarta goxo-goxo bat prestatzeko, jarraitu gure jarraibideei:
1. Txikitu 200 g galleta. Ondoren, bota 150 g margarina urtu, ore bat lortu arte. Ore horrekin estali molde desmuntagarriaren hondoa. Hotzean eduki.
2. Nahastu 400 g tofu, 100 g azukre beltz eta limoi baten zukua.
3. Bereizi 50 ml soja-edaritik, eta horietan disolbatu 2 zorrotxo agar agar. Berotu soja-edariaren gainerako 450 ml-ak. Irakiten hasi baino lehen, gehitu agar agarra, eta nahastu loditu arte.
4. Nahastu tofu-kremarekin dena bat eginda egon arte, eta bota gaileta-oinarriaren gainera.
5. Utzi hozkailuan erabat gogortzen den arte (3 ordu inguru).
6. Apaindu gehien gustatzen zaizunarekin: frutak, marmeladak, txokolatea...
Beste gomendio batzuk
Prestatu errezeta goxo-goxoak tomate naturalarekin.