Mercadonaren tiramisuz edo grofrez betetako gailetak hauekin, bazkalondo eta askari ahaztezinak izango dituzu

Tiramisuz edo karameludun grofrez betetako gailetak

2018ko otsailaren 20a

Hemen dituzu gosari eta askarietan zure aliaturik onenak izango direnak. Tiramisuz edo karameludun grofrez betetako gailetak: zoragarriak, gozo-gozoak eta kafe edo teari laguntzeko ezin hobeak.

Noiznahi hartzeko moduko gailetak

Osagarri arrakastatsuak izaten dira gailetak, arrazoi askorengatik; besteak beste, beraien itxura, trinkotasuna, zaporea, eta zerbait tradizionala jatearen sentsazioa. Mercadonaren tiramisuz edo karameludun grofrez betetako gailetekin, gainera, aparteko testurak eta zaporeak ahogozatuko dituzu.

Tiramisuz betetako gailetak

Tiramisuz betetako gaileta zoragarri hauek gaileta karamelizatuzko eta esnedun txokolatezko geruza bana dute. Eta gainera, eutsi ezinezko tiramisu kremaz barrubeterik daude. Egun osoan zehar jateko bikainak dira, baina beren momenturik onena bazkalondoa izaten da, familia edota lagunekin batera gaudenean.

Banaka bildutako 12 gailetadun poltsetan merkaturatzen dira, hobeto kontserba daitezen eta aldean eramatea errazteko.

Karameludun grofre formako gailetak

Bazkalondoan ateratzeko edo eguneko edozein momentuan atsedenaldi bat hartzeko aukera ederra ematen dizute karameludun grofre formako gailetak. Karameluz barrubeterik daude, eta zernahi batzarretako gonbidatuei atsegin emateko modukoak dira beren diseinu originala eta zaporea.

Infusio edo kafe kikararen gainean aurretik jartzea da horiek kontsumitzeko era berezi eta goxo bat. Lurrunak bigundu egiten ditu, eta arolago egongo dira ahogozatzean.

Beste Zenbait Iradokizun

Hacendado Infusioez lagun itzazu zure gaileta gogokoenak; eta gonbidatuei eskaintzeko ideia gehiago nahi badituzu, ez ahaztu Mercadonaren Choco Rolls Barkilloak.

.