Cebolla caramelizada de Mercadona, disfruta de un toque de sabor diferente en tus platos.

Tipula karamelizatua, ezin hobea zure plater guztietarako

2023ko abenduaren 12a

Kozinatzen duzu gure Tipula karamelizatuarekin? Sukaldaritzako ongailu aparta da; horrekin ukitu gozoa gehitu diezaiekezu askotariko platerei.

Baina onena da zer erosoa den. Lana errazten dizu sukaldean, kontsumitzeko eta zure plateretan gehitzeko prest baitago. Imajinatzen duzu tipula mozten, sueztitzen eta karamelizatzen ematen duzun denbora eta ahalegina aurreztea?

Gozatu gure Tipula karamelizatuaren testura: leuna eta samurra da. Ezin hobea da zure plateren zaporea nabarmentzeko eta txigorkietan, hanburgesetan eta pizzetan zabaltzeko edo haragi eta gaztekin jateko. Osagai hutsa baino askoz gehiago, dastatu!

Jarraitu Tipula karamelizatua duten 4 errezeta hauek prestatzeko pausoz pausokoak (2 pertsonarentzakoak)

Hanburgesa tipula karamelizatuarekin

Hamburguesa con cebolla caramelizada de Mercadon

1.- Kozinatu 2 hanburgesa (behikia eta txerrikia nahasian) su bizian, plantxan edo zartagin zabal batean.

2.- Hanburgesei buelta eman bezain laster, jarri xerra bat gazta samur hanburgesetako bakoitzaren gainean. Zartagin berean, berotu koilarakada bat tipula karamelizatu, eta jarri gaztaren gainean berehala.

3.- Jarri 3 xerra urdaiazpiko landare-paperaren artean, eta egin minutu batez mikrouhin-labean, kurruskari geratzeko.

4.- Txigortu zartaginean brioche motako 2 ogi barrualdean.

5.- Hanburgesak muntatzeko, jarri ogiaren beheko aldean ketchup zero pixka bat, eta, horren gainean, errukula pixka bat, hanburgesa (gazta gainean duela), tipula eta, azkenik, urdaiazpiko kurruskaria zatituta.

Txigorkia tipula karamelizatuarekin, brie gaztarekin eta intxaurrekin

Tosta de cebolla caramelizada, brie y nueces de Mercadona

1.- Moztu xerratan baguette ogi bat. Xerra bakoitzean, gehitu xerra lodi bat brie gazta eta koilaratxokada bat tipula karamelizatu.

2.- Laberatu tosta guztiak pare bat minutuz 200 ºC-tan.

3.- Tostak labetik atera bezain laster, jarri gainean intxaur zatituak eta tipulin-adar bat.

Legatza patatekin eta tipula karamelizatuarekin

Merluza con patatas y cebolla caramelizada de Mercadona

1.- Egosi 2 patata ertain azala kendu gabe, 20 bat minutuz ura irakiten hasten denetik. Gorde geroko.

2.- Berotu zartagin batean 4 koilarakada tipula karamelizatu, eta, “dantzan” hasten denean, gehitu baso erdi bat ardo zuri. Kozinatu minutu batzuez, alkohola lurrundu arte.

3.- Zuritu patatak, eta moztu 1,5 cm inguruko xerratan. Jar itzazu laberako moduko ontzi baten oinarrian; gatzpipertu, eta bota gainean hari bat olio.

4.- Jarri 2 legatz-xerra pataten gainean, azala beherantz dutela, eta jarri tipula karamelizatua legatz-solomoen gainean.

5.- Laberatu 10 bat minutuz 180 ºC-an, eta, labetik ateratzean, bota gainean perrexil xehatua.

Pasta tipula karamelizatuarekin

Pasta con cebolla caramelizada de Mercadona

1.- Jarri egosten 180 g tortiglioni ur gazi ugaritan.

2.- Zartagin batean, berotu 2 koilarakada tipula karamelizatu. Berehala, gehitu kozinatzeko 100 ml esnegain fresko eta 100 g gorgonzola gazta.

3.- Nahasketa bero dagoenean, gehitu koilaratxokada bat arto-irin zorrotada bat ur hotzetan disolbatuta.

4.- Pastak 8-9 minutu egosten daramanean, xukatu, eta gehitu gazta-saltsa duen zartaginera. Gehitu zalikada bat egosteko erabilitako uretik, eta eragin denari su bizian.

5.- Bota gainean intxaur zatituak; nahasi eta platereratu.

Beste gomendio batzuk

Janaria prestatzeko denbora baduzu, 5 tipula natural mota dituzu Mercadonan. Haiek sukaldean erabiltzeko modu ohikoenak azalduko dizkizugu.

Gogoan hartu zure afari informaletarako Ketchup Saltsak dituzten errezeta hauek.