El regalo perfecto de San Valentín en Mercadona

San Balendin on! Opari borobila, bata zein bestearentzat

2017ko otsailaren 08a

Otsailaren 14a San Balendin eguna da, eta era gozoenean ospatu nahi dugu Mercadonan. Harri eta zur utzi zure bikotea gure Tu y yo Gorringoduna eta Tu y yo Sacher tarta zoragarriekin, gure Hur Gutizia apartekin, eta gure Mondose Bonboi aukeraketarekin.

Tu y yo Gorringoduna

2017ko San Balendin honetan formatu txiki, maneiagarri eta eskuragarriago batean merkaturatzen da Tu y yo Gorringoduna, gaur egungo bikoteentzat egokia den moduan.

Tu y yo Gorringodun pastela esnegain eta gorringoz eginda dago, elkarri lotutako bi bihotz irudikatuz. 270 gramoko aletan aurkezten da, lau errazio osatzeko adina.

Bainila zaporeko bizkotxo zuriko bi geruza ditu barrualdean, eta, horien artean, esnegain geruza bat. Erdialdean karamelu krema (tofee) zoragarri batez beteta dago. Kanpotik, txokolatezko bihotz gorri batez, txokolate beltzeko marrez, eta kolore gorriko azukre kurruskariaz apaintzen da.

Tú y yo Sacher

280 gramoko (lau errazio) txokolate pastela, elkarri lotutako bi bihotzen irudia osatzen duena. Sacher motako bi geruza bizkotxo ditu tartak, horien artean trufa geruzak eta zaporeari freskotasuna ematen dion mugurdi marmelada tartekatzen direla. Azkenik, txokolate beltzeko bits batek estaltzen du dena. Honen gaineko apainketa txokolatezko bihotz gorri batez, txokolate zuriko marrez, eta zereal kurruskariz egindako bolatxo gorriz osatuta dago.

Hur Gutiziak

Biziki harrituko zaituzte gure Hur Gutiziak, esnedun txokolate eta hur apurrez estalitako barkillo kurruskariaz eginak, barrualdean esne-krema, hur eta kakaoz beteak, eta barne-barnean hur bat osorik biltzen dutenak.

Mondose Bonboiak

Bikotean gozatzeko modukoa duzu gure 16 Mondose Bonboi Belgiar Sorta.

Bere ganatxe kremaren zaporeekin (txokolatea gehi esne-krema edo esnegaina) harritzen utzi, bai eta bere pralinearekin (fruitu lehor melatua), edota bere mouseearekin (aparra) ere.

Dotorezia handiz aurkeztua, apropos-aproposa da oparitu eta partekatzeko.

8 zapore ezberdinetako bonboiak ditu:

  • Kakao sendoko Ganatxea
  • Karamelua
  • Hur Kurruskaridun Hur Pralina
  • Esnedun Txokolatezko Ganatxea
  • Bainila Mousse Zuria
  • Hur Pralin Beltza
  • Txokolate Beltzadun Ganatxe Krema
  • Ganatxe Krema Mugurdiarekin

Mercadonaren Bonboiez eztitu zure San Balendin eguna