San Balendin goxoena bizi ezazu Mercadonarekin

San Balendin goxo!

2018ko otsailaren 09a

Ospatu zure San Balendinik goxoena Mercadonan aurkituko dituzun tarta eta bonboiekin. Zure maitasuna frogatzeko eginak.

Corazón Sacher Tarta

Bihotz formako txokolatezko pastela, lau errazio osatzeko perfektua.

Sacher motako bizkotxo bat du oinarri, eta trufa krematsuz eta mugurdi marmeladaz egindako barrubetea. Mugurdiaren eta moussearen arteko nahasketak freskotasuna eta urtsutasuna ematen dizkio.

Azkenik, txokolate beltzeko bits batek estaltzen du tarta, txokolate gorri metalizatuzko perlez apaindua: testura kurruskaria ematen dion ukitu dotorea.

Corazón Yema Tarta

Esnegainez eta gorringoz osatutako bihotz formako pastela, lau errazio osatzeko perfektua. Karameluzko eta esnegain krematsuzko geruza batez barrubetea. Karameluak ukitu zoragarri ezti eta goxoa ematen dio.

Gorringo estaldura dirdaitsu batekin bainatua eta tamaina ezberdinetako azukrezko bihotz zuriez apaindua, testura kurruskaria eskaintzen du tartak, eta oso itxura erakargarria.

Trufaz Betetako Bonboiak

Benetako txokolate belgikarrez egindako bihotz zoragarriak, trufa kurruskari bikainaz barrubeteak.

6 ale dakartzan kutxatila dotorean merkaturatzen dira. Edizio mugatua.

Cadbury Milk Tray Bonboiak

Txokolatezko bonboi barrubete sorta, hamar zapore ezberdinetakoak:

  • Hazelnut swirl. Hur txigortu oso batekin betetako esnedun txokolatea.
  • Surprise parcel. Esnedun txokolatea, txokolate zuri krematsuz barrubetea.
  • Apple crunch. Esnedun txokolatea, sagar zaporeko txokolate zurizko kremaz barrubetea, kanela zaporeko azukre zatitxo kurruskariekin.
  • Orange truffle. Esnedun txokolatea, laranja zaporeko barrubete krematsuarekin.
  • Salted caramel charm. Esnedun txokolatea, karameluz barrubetea eta txokolate zuriz apaindua.
  • Truffle heart. Esnedun txokolatea, kakaozko barrubete krematsuarekin.
  • Fudge duet. Esnedun txokolatea, bainila zaporeko karamelu bigunaz barrubetea eta txokolate zuriz apaindua.
  • Caramel softy. Esnedun txokolatea, karamelu krematsuz barrubetea.
  • Perfect praliné. Esnedun txokolatea, hur txigortu zatitxodun hurrezko pralinaz barrubetea.
  • Strawbery temptation. Esnedun txokolatea, marrubi zaporeko kremaz barrubetea.

Hur Gutiziak

Beren txokolate zoragarriak barkillo kurruskaria estaltzen du, eta kremaz eta hurrez osatutako barrubetera heltzen da. Benetako plazerra zentzumenentzat.

Kutxatila dotorean aurkezten dira, mahaian uzteko moduko erretilu praktiko batean, zure gonbidatuek bonboiak bertatik har ditzaten.

Beste Zenbait Iradokizun

Glutenarekiko jasanezintasuna baduzu, ez duzu zertan gozokiei uko egin. Disfruta ezazu Glutenik gabeko hurrezko tarta, karamelua eta kakahueteekin. Itxura ona, ezta?

Eta txokolate beltza maite baduzu, Kinoadun Tokke Beltzezko barratxo zoragarriak gomendatzen dizkizugu: egundoko zapore konbinazioa!