Nuevas salsas ya en Mercadona

Saltsa berriak Mercadonan!

2016ko azaroaren 15a

Zure hanburgesa, hot dog, eta patata frijituei laguntzeko osagai idealak aurki ditzakezu Mercadonan dagoeneko. Plateren testura eta zaporea indartzen dituzten saltsak, hauek osotuz edo kontrastatuz, eta dibertsitatea, alaitasuna eta kolorea emanez.
Mercadonak Burger, Ketchup McDonald’s eta Patata Gajos Saltsak gehitu dizkio bere saltsa sorta zabalari. Bene-benetako zaporeak, zure gustukoen saltsa aukeratu eta otordu atsegingarrienaz goza dezazun.

Saltsa berriak Mercadonan. Saltsa bat plater bakoitzeko

Mercadonak ahalik eta konbinaziorik zaporetsuena jarri nahi du zure esku. Honela, saltsa bakoitza plater jakin batekin erabiltzea gomendatzen dizugu:

  • Burger Saltsa

Zure hanburgesa edo hot dog-ari laguntzeko bereziki aproposa
Neurria: 250 ml.

  • Ketchup McDonald’s

Ketchup saltsarik benetakoena, McDonald’s-en jatorrizko errezetaren arabera egina, Mercadonan duzu dagoeneko. Ezin hobea da hanburgesa edo hot dog platerak maneatzeko .
Neurria: 450 gramo

  • Patatas Gajo Saltsa

Patata frijituekin ondoen doan saltsa
Neurria: 250 ml

Saltsak erabiltzeko modua

Ireki eta kontsumitu. Burger, Patatas Gajo eta Ketchup McDonald’s saltsak erabiliak izateko prest daude, bere zaporeaz segituan goza dezazun.

Kontserbazioa

Behin zabalik, hilabete bateko bizialdia dute saltsa hauek, toki lehor eta freskoan eduki behar direlarik (beti hotzean kontserbatu).
Hanburgesa, hot dog eta patata frijituak gustuko badituzu, Mercadonan salgai ditugun Saltsa berriekin maneatu eta beren zapore borobilaz gozatzea maiteko duzu… Izan ere, bizarrak koipetzeko modukoak dira!

Beste zenbait iradokizun

Aurretik prestatutako platerak maite badituzu, Hacendado Oilasko Egosi Zatikatuaren zaporea gomendatzen dizugu. Azkarra, erraza, eta gozo-gozoa.
Hacendadoren Artisau Errezatako Tomatea zure plater gogokoenei laguntzeko aukera bikaina da ere, eta hotza zein beroa kontsumi daiteke. Zure plateren zaporea olia erantsiz indartzea gustuko baduzu, bestalde, Hacendadoren Oliba-Olio birjina erabil dezakezu, bai gordinean, ongailu modura, bai janaria egosi edo frijitzeko.