San Valentin eguna dela-eta errezeta bat probatu nahi duzu baina oraindik ez dakizu zein? Pertsona berezi horrentzako moduko gauza gustagarriak ditugu. Perretxiko-rissottoarekin seguru asmatuko duzula. Eman sorpresa bat, eta prestatu zeuk mahaia, edo gozatu biok elkarrekin kozinatzen!
Segi pausoz pauso gure errezetari emaitza ezin goxoagoa lortzeko. Eta gozatu ospakizunaz!
Ikusi, pausoz pauso, San Valentin eguneko gure errezeta
2 lagunentzako osagaiak
- 160g risotto arroz.
- 3 baratxuri-ale.
- Erramu-hosto bat.
- Tipula gozo bat.
- 600ml barazki-salda.
- 225g perretxiko-salteatu.
- 25g gurin.
- 50g Parmako gazta.
- 75ml ardo zuri.
- Tipulina.
- Oliba-olioa.
- Piperbeltz beltza.
- Gatz-ezkatak.
Pausoz pauso:
1. Sua itzalita daukazula, ipini eltze batean gurina, erramua, baratxuri-ale zapalduak eta tipula xehatua.
2. Piztu sua ahalik eta baxuenean. Nahastu dena, eta gehitu gatza eta piperbeltza.
3. Tipula gardentzen denean, gehitu perretxikoak. Salteatu su ertain/baxuan 5 minutuz, erabat desizoztu eta zukua askatzen hasi arte.
4. Gehitu arroza eta oliba-olio txorrotada bat. Eragin.
5. Arroza gardentzen hasten denean, gehitu ardo zuria. Segi eragiten alkohola lurrundu arte.
6. Gehitu salda bero-beroa, gutxika-gutxika, arroza eragiteari utzi gabe.
7. Gehitu behar duen gatza, eragin eta gehitu salda, arroza al dente eta krematsu geratu arte.
8. Erantsi gurin-zati bat eta gazta arraspatua. Eragin gogoz, dena ondo nahas dadin. Estali, eta utzi 5 minutuz.
9. Platera aurkezteko, bota piperbeltz eho berria, gazta-xaflak, tipulin txikitua eta oliba-olio txorrotada bat.
Beste gomendio batzuk
Beste errezeta erromantikoren bat nahiago baduzu, aukeratu zure gogokoena errezeten atalean.