Mercadonaren Reserva eta Doble Malta Garagardo berriak

Reserva eta Doble Malta Garagardo berriak

2017ko azaroaren 17a

Orain, Reserva eta Doble Malta Garagardo berriak aurki ditzakezu Mercadonaren dendetan, zapore bizi eta gorputz sendoko bi aukera bikain. Ez zaituzte epel utziko.

Reserva Garagardo berria, oso aukera berezia

Mercadonaren Reserva Garagardo berriak 7,2º alkohol du, eta oso egokia da, beraz, garagardo berezixeagoa ahogozatu nahi izaten den momentu horietarako.

Reserva Garagardoaren zapore biziaren ondorio da hori. Bete-betean gozatu nahi baduzu, hozkailuan eduki dezakezu, baina ez ezazu hotzegia hartu. Honela, garagardo honen aroma berezia hauteman ahal izango duzu, eta, batez ere, beraren zapore orekatua, mikatza eta gozoaren artekoa.

Mercadonaren Reserva garagardoak tonalitate arras txigortua du, eta apar nabarmena, mamitsua eta zuria. Ahogozatzean nabarituko duzunez, oso gorputz handiko garagardoa da, eta bere zapore iraunkorra zurekin izango da zurrutada bakoitzaren hasieratik bukaerara.

Zapore neurritsuko haragiak eta arrainak dira Mercadonaren Reserva garagardoarekin batera dastatzeko aukerarik onenak, horren zaporearekin lehiatuko ez diren jakiak direlako. Lagunarteko bilera informaletan, halaber, oso egokiak izan daitezke snack frijituak.

Doble Malta Garagardo berria, intentsitate bikoitza

Mercadonaren Doble Malta Garagardo berriak 7,4º alkohol du, eta Reserva garagardoak bezala, hortaz, oso zapore bizia dauka, bere malta bikoitza oinarri.

Kolore txigortuagatik eta hurruparen hasieratik bukaerara zapore oro har mikatza izateagatik nabarmentzen da. Garagardo paregabea da, apar bitxiki fin baina oso iraunkorrekoa, ahogozatze guztian zehar mantentzen dena. Doble Malta garagardoa bete-betean ahogozatzeko, Reservaren kasuan bezala, hobe da hotzegia ez ateratzea.

Mercadonaren Doble Malta garagardoa, hain sendoa izanik, oso gomendagarria da lagun edo familiarteko oturuntza on bati laguntzeko. Ederki bateratzen da haragi gorriarekin eta ehizakiarekin.

Reserva eta Doble Malta garagardoen aukerak Mercadonan

Mercadonan zenbait aukera ematen dizkizugu zure gonbidatuek eta zeuk Reserva eta Doble Malta garagardoez goza dezazuen.

Reserva garagardoa 6 botilatxodun pack zatigarrietan merkaturatzen da, zeuk erabaki dezazun oso-osorik hartzen duzun edo behar dituzun aleak soilik.

Doble Malta garagardoa, bere aldetik, 6 botilatxodun pack-eko formatuan egoteaz gain, 6 latakoan ere eskaintzen da, hau ere zatigarria, ale gutxiago nahi izanez gero, horiexek bakarrik har ditzazun.

Garagardo hauek hobeto kontserbatzeko, leku fresko eta lehorrean gordetzea aholkatzen dizugu, eragin diezaieketen usain sarkorretatik aparte, eta eguzkiaren argitik babesturik.

Aukeratutako formatua gorabehera, zapore berezi eta intentsitate biziko edaria bilatzen dutenentzat aukera bikainak dira Reserva garagardoa nahiz Doble Malta garagardoa.

Beste Zenbait Iradokizun

Zure garagardoa snack zoragarri batekin lagundu nahi baduzu, Hacendado Pistatxo Txigortua aukera ideala izan daiteke, oso zaporetsua baita, eta zuntzan, magnesioan eta burdinan aberatsa.

Eta ahogozatzeko aukera ezberdina baina betiere intentsitate handikoa bilatzen dutenei harrigarria gertatuko zaie Mercadonaren Blancauvas Ardo berria, ipuin klasikoetan inspiratua.