Et suggerim regals de perfumeria i deliciosos bombons per al Dia de la Mare.

Prest duzu Amaren Egunerako oparia?

2021ko apirilaren 26a

Amaren Eguna egun seinalatua da, eta ezin gara geratu detailetxo bat izan gabe. Oraindik ez badakizu zer oparitu, zure eskura ditugu iradokizunik onenak: lurrin-sortak, edertasun-tratamenduak, etxerako aire-gozagarriak, bonboiak...

Aukeratu amarentzat egokiena den oparia, eta harrituta utziko duzu. Amak merezi du eta!

Lurrin-sortak

Imagen Texto 1 Dia de la Madre

The Rose sorta

  • EDPa, 100 ml.
  • Fularra.

Lurrin honetan, freskotasuna eta fruta-ukitua nabarmentzen dira, hasiera-ukituetan marrubia eta mugurdia baititu. Lore-ukitua bihotzean agertzen da, protagonista nagusiari esker: arrosa. Amaiera patxuli-, musketa- eta banilla-hondoak ematen dio.

Soplo Musk sorta

  • EDPa, 100 ml.
  • Esku-krema, 30 ml
  • Nezeserra.

Chypre familiako lore-ukituko lurrin sofistikatua; zur nobleek musketa zuriekin bat egiten dute, eta bigarren azalaren sentsazioa ematen.

You Are Perfect sorta

  • EDPa, 45 ml.
  • Gorputzeko lozioa, 100 ml.
  • Zakutxoa, eskaintza-txartelarekin.

Ur- eta fruta-ukituko lurrin bizia.

Edertasun-tratamenduen sortak

Imagen Texto 2 Dia de la Madre

My Moment Face sorta

  • Jade berdeko arrabola.
  • 15 ml-ko 4 serum.

Lau asteko edertasun-programa intentsiboa, ezin hobea estresak eragindako higadura- eta neke-garaietan hasteko. Azalak energia eta bizitasuna berreskuratzen ditu.

Honela osatua:

Jade berdeko aurpegiko arrabola: aurpegiko mikrozirkulazioa aktibatzen laguntzen du, eta aurpegiko muskuluak erlaxatzen ditu. Bi buru ditu; bata, txikiagoa eta lauagoa (begien, sudurraren eta ezpainen gunerako espezifikoagoa), eta, bestea, handiagoa eta zimurtsuagoa.

Apricot seruma (1. astea): betetze-efektua, azal trinkoa eta sendotua (te beltz gozoa), 15 ml.

Nude seruma (2. astea): estimulatzaile epidermikoa, azal oxigenatua (oligosakaridoak), 15 ml.

Green seruma (3. astea): birmineralizatzailea, esfoliatzaile naturala, azal satinatua, poro itxia (ama perla), 15 ml.

Blue seruma (4. astea): indargarri dermikoa, azal berritua eta konpondua (aminoazidoak eta bitaminak), 15 ml.

Erabiltzeko modua:

Astindu erabili aurretik. Lehen saioa aurpegi, lepo eta bularralde garbiarekin hasi, Apricot serumaren tantak aplikatuz. Goizetan eta gauetan tanta-kontagailuaren edukiaren dosi oso bat eman aurpegian, lepoan eta bularraldean, eskuekin masajea emanez, produktua guztiz xurgatu arte. Gauero, seruma eman ondoren, masajea eman Jadeko arrabolarekin. Jadeko arrabolarekin masajea gauez ematea gomendatzen den arren, goizean ere egin daiteke, seruma eman ondoren.

Aholkua: Utzi Jade berdeko arrabola hozkailuan, erabili baino 10 minutu lehenago. Mugimenduak erditik kanporantz egin, arrabola alde zimurtsutik irristatuz, erlojuaren orratzen kontrako mugimenduak eginez. Amaitzeko, arrabola leunarekin aurpegi osoa pasatu.

Errepikatu 7 egunez eta gauez jarraian, Apricot seruma agortu arte (1. astea).

Jarraitu erritualari tanta-kontagailuen zenbaki-ordenan, 2 Nude seruma erabiliz (2. astea) hurrengo 7 egunetan goizez eta gauez, harik etaedukia agortu arte.

Errepikatu Green sérum 3 tanta-kontagailuarekin (3. astea) eta beste 7 egunez Blue serum 4 tanta-kontagailuarekin (4. astea), hilabetea osatuz edo lau tanta-kontagailuen edukia agortu arte.

Produktuak emateko protokoloa astero errepikatzen da, lau aste egin arte.

My Moment Body sortako nezeserra

  • Gorputzerako esfoliatzailea potoan, 250 ml.
  • Body Lotion-a botila dosifikatzailedunean, 250 ml.
  • Pillow Spray-a (burkoko ihintza), 15 ml.

Haren lurrina usaimen-konposizio bat da. Hasieran, ukitu freskagarriak ditu, eta, gero, lore- eta musketa-ukituak. Guztiak oso femeninoak eta delikatuak.

Erabiltzeko modua:

Gorputzerako esfoliatzailea: azal hezearen gainean eman, masaje bat emanez mugimendu zirkularrak eginez, eta ur epelarekin garbitu.

Body Lotion-a: gorputzeko azal garbi eta lehorrean masaje txiki bat emanez zabaldu, erabat xurgatu arte.

Pillow Spray-a: gorputzean, ilean eta oheko arropan lainoztatu.

Hydra Glow anpoilen sorta

14 eguneko aurpegiko tratamendua, aurpegia hidratatzeko eta argitasuna emateko.

Honela osatua:

14 anpoila: 7 hidratazio-anpoila + 7 argitasun-anpoila.

Erabiltzeko modua:

Goizean: anpoila hidratatzailea. Anpoilaren edukiaren erdia erabili. Tapatu dosifikatzailearekin eta tapoiarekin, eta gorde gainerakoa hurrengo egunerako.

Gauean: argitasun-anpoila. Anpoilaren edukiaren erdia erabili. Tapatu dosifikatzailearekin eta tapoiarekin, eta gorde gainerakoa hurrengo egunerako.

Etxerako Home Moment Cashmere sorta

Imagen Texto 3 Dia de la Madre

Honela osatua:

  • Home loreontzia.
  • 50 ml-ko 2 karga.
  • Zurezko 8 makilatxoko 2 kit.

Etxea modu goxo eta delikatuan perfumatzeko bertsio berri bat, lore-, fruta- eta banilla-ukituko lurrin leun honekin.

Erabiltzeko modua:

Ireki Cashmere Moment botila, eta jarri Home Moment difusorean. Sartu makilatxo natural guztiak barruan. Lurrina makilatxoak bustitzen hasiko da, eta makilatxoek gela osoan zabalduko dute lurrina. Busti ondoren, ez atera makilatxoak.

La Boutique del Praliné bonboiak

Imagen  Texto 4 Dia de la Madre

  • Txokolatezko askotariko bonboiak (zuria, beltza eta esneduna); pralinez, esnez, trufaz... beteak.
  • 400 gr.
  • 38 ale

Beste gomendio batzuk

Eman sorpresa bat munduko amarik onenari bazkari edo afari berezi batekin! Aukeratu errezeta goxo hauetako bat.