Pomelo- eta jengibre-irabiaki gozo hau nola prestatu azalduko dizugu. Udan hartzeko paregabea da, gosaritarako eta askaritarako.

Pomelo- eta jengibre-irabiakiaren errezeta

2019ko abuztuaren 22a

Udan freskatuko zaituen zerbaiten bila bazabiltza, ikasi pomelo- eta jengibre-irabiaki gozo bat prestatzen. Oso erraza da!

Irabiaki original eta indargarria da, pomeloaren zapore zitrikoa, jengibrearen aroma, olo-izozkiaren ukitu freskagarria eta arbendol-edariaren leuntasuna bateratzen dituena. Dasta ezazu!

Jarraitu urratsez urrats pomelo- eta jengibre-irabiakiaren errezetaren bideoa

Errezeta hau egiten ikasi nahi baduzu, hemen dituzu xehetasun guztiak.

Osagaiak, pertsona batentzat:

  • Pomelo bat eta erdi
  • Arbendol-edariaren edalontzi bat eta erdi
  • Olo-izozkiaren bola bat
  • 20 g jengibre

Urratsak:

1. Pomeloari zukua atera.

Paso 1 Imagen Batido de pomelo

2. Jengibrea ebaki eta zuritu.

Paso 2 Imagen Batido de pomelo

3. Jengibrea birrindu.

Paso 3 Imagen Batido de pomelo

4. Irabiagailuan jarri pomelo-zukua, arbendol-edaria, jengibrea eta olo-izozkiaren bola.

Paso 4 Imagen Batido de pomelo

Paso 5 Imagen Batido de pomelo

Paso 6 Imagen Batido de pomelo

Paso 7 Imagen Batido de pomelo

5. Irabiatu.

Paso 8 Imagen Batido de pomelo

6. Zerbitzatu.

Paso 9 Imagen Batido de pomelo

Paso 10 Imagen Batido de pomelo

Bestelako gomendioak

Beste errezeta freskagarri bat nahi baduzu, ikasi Matcha tezko izozkiaren errezeta hau prestatzen.