COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Probatu Polvito berria, hiru geruzako izozki goxoa, testura bikainarekin.

Polvito izozkia, zapore-konbinazio bikaina

2019ko ekainaren 03a

Badator uda, hasi da bero egiten, eta izozki on batekin freskatzeko gogoa piztu zaigu. Zaporeak eta testurak konbinatzea gustatzen bazaizu, izugarri gustatuko zaizu Hacendadoren Polvito izozkia. Oraindik ez duzu ezagutzen? Proba ezazu!

Polvito izozkia, gaileta, merenge eta esne-gozoki zaporekoa (terrina)

Polvito izozkia Kanariar Uharteetako “Polvito Uruguayo” postrean inspiratuta dago. Litro bateko terrinatan dago salgai.

Ezaugarriak

Hiru geruza goxo-goxo ditu, testura desberdinekoak, eta oso gozagarriak:

  • Gaileta-zaporeko izozkia
  • Esne-gozokizko saltsa
  • Merenge-zaporeko izozkia

Gainera, gainean merenge txikiak ditu.

Postre kanariar batean inspiratuta dago izozki hau, zeinak Polvito izena baitu, osagai guztiak birrindu egiten baitira (hauts bihurtu). Horregatik du izen hori izozki honek ere.

Zapore gozoa gustatzen bazaizu eta freskatzeko gogoa baldin baduzu, probatu gure Polvito izozkia, eta gozatu haren zapore-leherketa ahaztezina. Gustatuko zaizu!

Beste gomendio batzuk

Probatu uda honetarako beste izozki batzuk: Nocciola txiki estaldura bikoiztuna eta esne-gainezko izozki kukurutxodun ertaina kakaozko gailetekin.

Uda honetan, txokolatea garaile: Probatu dituzu gure txokolate beltzezko minibarratxoak? Snack berritzaile bat da!