Probatu Polvito berria, hiru geruzako eta testura bikaineko izozki goxoa.

Polvito izozkia, zapore-konbinazio bikaina

2020ko ekainaren 17a

Badator uda, hasi da bero egiten, eta izozki on batekin freskatzeko gogoa piztu zaigu. Zaporeak eta testurak konbinatzea gustatzen bazaizu, izugarri gustatuko zaizu Hacendadoren Polvito izozkia. Oraindik ez duzu ezagutzen? Proba ezazu!

Polvito izozkia, gaileta, merenge eta esne-gozoki zaporekoa (terrina)

Polvito izozkia Kanariar Uharteetako “Polvito Uruguayo” postrean inspiratuta dago, eta litro bateko terrinatan dago salgai.

Ezaugarriak

Hiru geruza goxo-goxo ditu, testura desberdinekoak, eta oso gozagarriak:

  • Gaileta-zaporeko izozkia
  • Esne-gozokizko saltsa
  • Merenge-zaporeko izozkia

Gainera, gainean merenge txikiak ditu.

Postre kanariar batean inspiratuta dago izozki hau, zeinak Polvito izena baitu, osagai guztiak birrindu egiten baitira (hauts bihurtu). Horregatik du izen hori izozki honek ere.

Zapore gozoa gustatzen bazaizu eta uda honetan freskatzeko gogoa baldin baduzu, probatu gure Polvito izozkia, eta gozatu haren zapore-leherketa ahaztezina. Gustatuko zaizu!

Beste gomendio batzuk

Uda honetan, txokolatea garaile: Probatu dituzu gure txokolate beltzezko minibarratxoak? Snack berritzaile bat da!