Zaindu zure elikadura oilaskoa eta legatza berezko eran osagai dituzten errezetekin, proteinatan aberatsak eta koipe gutxikoak baitira.

Oilaskoa eta Legatza berezko eran, errezeta osasungarri eta errazak

2022ko urtarrilaren 17a

Zure burua zaindu nahi duzu urteko sasoi honetan? Garrantzitsua da Gabonetako oporren ostean, gehitxo jan eta edan ohi baitugu jaietan. Errutinara itzuli gara pixkanaka, eta ohitura onak berreskuratu ditugu.

Zure elikadura zaintzen laguntzeko, bi produktu berri aurkezten dizkizugu, proteinatan aberatsak eta koipe gutxikoak: Oilaskoa eta Legatza berezko eran. Modu askotan presta daitezke, errezeta erraz eta gozoak egiteko aukera ematen baitute. Hona hemen gure iradokizunak:

Oilaskoa berezko eran: errezetak

Ardi-mihia, artoa, oilaskoa, ahuakatea, cherry tomateak eta ekilore-haziak entsaladan

Imagen Texto 1 pollo y merluza natural

Osagaiak:

  • 70 g ardi-mihi.
  • Oilaskoa berezko eran, lata bat.
  • 50 g arto gozo.
  • 60 g ahuakate.
  • Adar-tomatea, erdi bat.
  • 7 g ekilore-hazi gordin.
  • 10 ml Modenako ozpin baltsamiko.
  • 40 ml oliba-olio birjina estra.

Prestatzeko modua:

  • Jarri ardi-mihia oinarrian, ontzi egoki batean.
  • Moztu tomatea karratu txikitan, eta gehitu artoarekin eta ahuakatearekin (xerra finetan) batera.
  • Izpitu oilaskoa entsaladaren gainean.
  • Bota ekilore-haziak gainetik.
  • Bota gatza eta piperra, eta gehitu olioa eta Modenako ozpin baltsamikoa.

Osoko arroz salteatua arrautzekin eta oilaskoarekin

Imagen Texto 2 pollo y merluza natural

Osagaiak:

  • Osoko arroza, edalontzi bat.
  • Arrautza bat.
  • Tipula gorria, erdi bat.
  • 50 g azenario.
  • 3 g jengibre.
  • 40 ml soja-saltsa.
  • Oilaskoa berezko eran, lata bat.
  • Martorria, nahierara.
  • Oliba-olio birjina estra.

Prestatzeko modua:

  • Jarri plater batean jengibrea txiki-txiki eginda, tipula gorria juliana fin-finean eta azenarioa makilatxo finetan.
  • Wok batean edo zartagin zabal batean, berotu bi koilarakada oliba-olio birjina estra. Gehitu jengibrea txiki-txiki eginda. Jengibrea saltoka hasten denean, gehitu arrautza, aldez aurretik irabiatuta. Mugitu zartagina, arrautza itsats ez dadin.
  • Arrautza guztiz gogortu aurretik, gehitu osoko arroza eta xehatu ongi zartaginean. Mugitu biziki eta salteatu ahal duzun guztia, arrautza eta arroza ongi integratzen hasi arte.
  • Gehitu azenarioa eta tipula gorria, tiratan moztuta. Salteatu guztia su bizian pare bat minutuz.
  • Gehitu oilaskoa berezko eran, eta jarraitu salteatzen eta bizitasunez mugitzen.
  • Arroza prest dagoenean eta tipula eta azenarioa egiten hasten direnean, baina al dente daudela, gehitu soja-saltsa zartaginaren ertzetatik. Ez utzi eragiteari eta salteatzeari.
  • Zerbitzatu plater batean, eta, bukatzeko, jarri martorria nahierara.

Pasta oilaskoarekin, cherry tomateekin, baratxuriarekin eta piperminarekin

Imagen Texto 3 pollo y merluza natural

Osagaiak:

  • 200 g fusilli.
  • 15 cherry tomate.
  • 2 baratxuri-ale.
  • 1 kaiena-pipermin.
  • Oilaskoa berezko eran, lata bat.
  • Oreganoa, koilarakada bat.
  • 3 koilarakada oliba-olio.
  • Piperbeltz beltza, nahierara.
  • Gazta arraspatua (nahi izanez gero)

Prestatzeko modua:

  • Irakin ura lapiko handi batean. Bota gatz ugari, eta gehitu pasta. Egosi fabrikatzaileak dioena baino bi minutu gutxiagoz, zartaginean gehiago egingo baitira.
  • Zartagin zabal batean, salteatu baratxuriak, txiki-txiki eginda, oliba-olio birjina estratan, eta gaineratu kaiena. Gorritzen hasten direnean, gaineratu cherry tomateak, aldez aurretik garbituta eta azalean labanarekin ebaki arin bat eginda. Salteatu zartaginean, harik eta tomateak zimurtzen hasten diren arte.
  • Gaineratu oilasko-lata guztia, eta nahastu gainerakoarekin. Gehitu fusillia zartaginean, eta eragin bizitasunez, guztia ondo nahasteko.
  • Gehitu pasta egosteko erabilitako uraren bi koilarakada handi. Salteatu eta mugitu indarrez: pastaren almidoia eta ura lurrundu egingo dira, eta plater krematsua emango digu horrek. Erantsi oreganoa, eta eragin azkenekoz.
  • Pasta prest dagoenean, zerbitzatu platerean. Unean bertan ehotako piperbeltz beltzaren, gazta arraspatuaren edo berezko eran egindako oilaskoaren ukitu batekin bukatu dezakegu platera.

Legatza berezko eran: errezetak

Legatza saltsa berdean, di-da batean

Imagen Texto 4 pollo y merluza natural

Osagaiak:

  • Legatza berezko eran, 4 lata.
  • 2 baratxuri-ale.
  • Tipula gozoa, erdi bat.
  • 150 ml ardo zuri.
  • 70 g ilar izoztu.
  • 15 g perrexil.
  • Arto-irin fina, koilaratxo bat.
  • Gatz-ezkatak.
  • Piperbeltz beltza.

Prestatzeko modua:

  • Frijitu baratxuria eta tipula, txiki-txiki eginda.
  • Gaineratu arto-irina, eta disolbatu baratxuriarekin eta tipularekin.
  • Gehitu ardo zuria, eta itxaron minutu batzuk, alkohola lurruntzeko.
  • Gaineratu legatzaren latako bertako salda, perrexil xehatua eta ilar izoztuak, eta utzi irakiten.
  • Berotu legatza, saltsan bertan. Platerean zerbitzatzean, jarri gainean gatz-ezkatak eta unean bertan ehotako piperbeltza.

Osoko focaccia legatzarekin

Imagen Texto 5 pollo y merluza natural

Masarako Osagaiak:

  • 450 g osoko irin.
  • 380 g ur.
  • 25 legamia fresko.
  • 5 g ezti.
  • Oliba-olio birjina estra.
  • Oreganoa, koilaratxo bat.
  • 4 g gatz.
  • 80 g kalabazin.
  • Tipula-erdi bat.
  • 10-12 cherry tomate.
  • Legatza berezko eran, lata-erdi bat.

Prestatzeko modua:

  • Ontzi handi batean (orea hazi egingo da), nahastu osoko irina, ura eta legamia. Gaineratu eztia eta gatza, eta oratu eskuekin (edo robot batekin edo oragailu batekin), ore-bola leun eta malgu bat lortu arte.
  • Estali orea film gardenarekin, eta utzi labean (itzalita) harrotzen, gutxi gorabehera ordubetez. Denbora horren ondoren, landu orea ontzian bertan, mihi bat erabiliz, mugimendu inguratzaileak eginez, airea sar dadin orean. Estali orea trapu batekin, eta utzi labean beste 2 orduz.
  • Bigarren hartzidura egin ondoren, jarri orea labeko erretilu batean, aldez aurretik hura paperez estalita, eta, hatzak oliotan bustita, landu pixka bat orearen gainazala. Ondoren, jarri barazkiak orearen gainean: kalabazin-xerrak, cherry tomateak erditik moztuta eta tipula-xerra finak.
  • Jarri gatza, olioa eta oregano pixka bat focacciaren gainean, eta sartu 180 oC-ra berotutako labean, 20-25 minutuz.
  • Focaccia prest dagoenean, jarri legatz izpitua gainean, eta bota beste olio, gatz eta oregano pixka bat.

Patata- eta legatz-entsalada epela

Imagen Texto 6 pollo y merluza natural

Osagaiak:

  • 200 g patata.
  • Adar-tomate bat
  • 25 g arbendol txigortu.
  • Arrautza bat.
  • Legatza berezko eran, lata-erdi bat.
  • 20 g tipula gorri.
  • Tipulina nahierara.
  • Sagar-ozpina.
  • Oliba-olio birjina estra.

Prestatzeko modua:

  • Egosi patatak azal eta guzti uretan (aldez aurretik gatza bota), bigundu arte (30 minutu inguru). Utzi geroko.
  • Moztu tipula gorria fin-fin aizto batekin edo mandolinarekin, eta utzi izotz-uretan, indarrik gal ez dezan.
  • Egosi arrautza ur gazi ugaritan (dagoeneko egosita datozen arrautzak erabil ditzakegu).
  • Motrailu batean, birrindu arbendol txigortuak eta gaineratu tomatea, azala kenduta eta zatituta. Jarraitu birrintzen, eta gaineratu nahi adina olio eta sagar-ozpin, gero gainetik botatzeko.
  • Zuritu eta moztu xerratan patatak, oraindik epel daudela. Zerbitzatzeko, jarri oinarrian patatak, arrautza egosia moztuta eta legatza papurtuta, eta, azkenik, jarri arbendol eta tomate birrindua.
  • Ipini gainean tipula morea eta hautseztatu unean bertan txikitutako tipulina.

Beste gomendio batzuk

Gosaria eta askaria ere zaindu ditzakezu Crunchy Olo-zerealekin egindako errezeta hauekin.