Pepinoa, fruta izoztuak, limoia eta mendafina duten izotz-puskak prestatzeko aholkuak.

Pepinoa, fruta izoztuak, limoia eta mendafina duten izotz-puskak

2018ko abuztuaren 14a

Ukitu berezi bat eman nahi al diezu zure izotz-puskei? Ikasi nola egin, urratsez urrats, izotz-puska gozo hauek zure zuku, konbinatu eta kokteletarako (mojitoak, adibidez), edo gazpatxo fresko-fresko baterako.

Ikasi nola prestatu pepinoa, fruta izoztuak, limoia eta mendafina duten izotz-puskak, eta harritu zure familia eta lagunak.

Ikusi izotz-puskak prestatzeko aholkuen bideoa.

Pepinozko izotz-puskak egiteko osagaiak:

  • 1 pepino
  • Ura

Nola prestatu pepinozko izotz-puskak:

  1. Xehatu pepinoa, zati txikitan.
  2. Ipini pepino xehatua izotzontzi batean.
  3. Ura gehitu.
  4. Izozten jarri.

Primerakoak dira pepinozko izotz-puskak gazpatxoari laguntzeko, denbora gehiagoan edukitzen baitute fresko, eta zapore berezia ematen.

Fruta izoztuzko izotz-puskak egiteko osagaiak:

  • Hacendado fruta gorri izoztuen nahastea
  • Hacendado mango izoztua, kubotan
  • Hacendado marrubi izoztu osoak
  • Ura

Nola prestatu fruta izoztuzko izotz-puskak:

  1. Ipini fruta izotzontzi batean.
  2. Ura gehitu.
  3. Izozten jarri.

Ukitu originala eta sortzailea emango diote fruta izoztuzko izotz-puskek zure koktelei eta zukuei. Etxean gonbidatuak baldin badituzu, ezin egokiagoa.

Limoizko eta mendafinezko izotz-puskak egiteko osagaiak:

  • Mendafina
  • Limoi-zukua
  • Ura

Nola prestatu limoizko eta mendafinezko izotz-puskak:

  1. Ipini mendafin ebakia xehatzeko makinan.
  2. Gehitu limoi-zukua.
  3. Gehitu ura (limoiaren bolumen bera).
  4. Xehatu dena.
  5. Ipini izotzontzian.
  6. Izozten jarri.

Mojito baten lagungarri bikainak dira limoizko eta mendafinezko izotz-puskak.

Baliatu aholku horiek eta prestatu izotz-puska originalak: harrituta utziko dituzu senideak eta lagunak, eta zapore berezia emango zure jakiei eta edariei.

Beste gomendio batzuk

Egoki-egokiak dira limoizko eta mendafinezko izotz-puskak udako plater fresko eta gozo honetarako ere: meloizko gazpatxoa.

Hona izotz-puskekin egin daitekeen beste errezeta original bat: sandia-gazpatxoa, limoi- eta jengibre-kubotxoekin. Zapore aparta du, eta izugarri gustatuko zaie zure senideei eta lagunei.