Aste Santuko eta Pazkoko ohitura errotuenetako bat da pazko-opilak (mona, panquemao...) eta mahaspasa- eta intxaur-opilak jatea gosaritan eta askaritan. Goxo-goxoak dira.
Inoiz ez dira modaz pasatzen, eta etxeko txikiek eta hain txiki ez direnek ere gustuko izaten dituzte.
Zure jaiegunak gozatzeko, gure denda batzuetan topatuko dituzun Pazkoko Produktuen aukera zabala eskaintzen dizugu.
Mercadonaren Pazkoko opil goxoenak
Aste Santuan eta Pazkoan, labeko produktu hauek topatuko dituzu Mercadonan:
- Panquemao: Jai hauetako gozo ezagunenetako bat da. Brioche motako opil biribil bat da, gaina pixka bat errea eta azukrez apaindua duena (hortik datorkio izena).
- Mahaspasa- eta intxaur-opila: Pazko jaietako beste klasiko bat. Brioche-motako masa duen opil honek mahaspasak eta intxaurrak ditu barnean, bai eta gainaldean ere, apaingarri gisa.
- Arrautza egosidun mona: Hauxe da jarraitzaile gehien dituen opila. Gozoa da, koloretako anistxoak daramatza gainaldean, eta arrautza egosi apaindu bat barruan.
- Sorpresadun mona: Haurrek gustukoena dutena. Aurrekoaren berdina da ia, baina barruan arrautza egosi bat eraman beharrean txokolatezko arrautza bat darama, esnedun txokolatezkoa, sorpresa eta guzti.
- Kakaoz estalitako mona: Honek ere jarraitzaile asko ditu: Kasu honetan, brioche-motako masarekin eginiko opila txokolatez estalia dago, eta txokolatezko arrautza bat darama barruan, sorpresa eta guzti hau ere.
Disfrutatu Aste Santuko eta Pazkoko oporrak labeko gure produktu tradizionalekin, ezinbestekoak jai hauetarako.
Beste gomendio batzuk
Jai hauetan postrea sasoiko frutarekin prestatu nahi baduzu, hemen duzu baratze-marrubi salteatuak banilla-izozkiarekin prestatzeko errezeta.