Orain baduzu Asiako benetako zopa tipikoa ahogozatzeko aukera, Mercadonaren Otarrainxkadun Wonton Zopari esker.
Tailandiatik datorkigun errezeta zoragarria dugu Otarrainxkadun Wonton Zopa. Asia osoan eskuarki kontsumitua izateaz gain, 1. postuan dago Estatu Batuetako salmenten zerrendan. Eta orain, azkenik, Espainiara ere heldu da; bi aldaeratan heldu ere, zure gustukoena aukera dezazun: Otarrainxka eta fideodun Wonton Zopa, eta Otarrainxkadun Wonton Zopa (fideorik gabekoa).
2 aldaera aukeran:
Mercadonaren Otarrainxkadun Wonton Zopa bi aldaera hauetan aurki dezakezu:
- Otarrainxkadun Wonton Zopa
Pastan bildutako otarrainxka zoragarri, txinatar zerba eta zopa zaporetsuaz egina.
Otorduaren plater nagusiak atera aurretik zerbitzatzeko bereziki gomendagarria da, hasierako plater gisa.
- Otarrainxka eta fideodun Wonton Zopa. Kasu honetan, Wonton pastan bildutako otarrainxka aparta horiek, aipatutako txinatar zerba eta zopaz gain, Ramen fideo bereizgarriek lagundurik datoz.
Errezeta honetako errazio bakoitza pertsona baten otorduaren plater nagusia izan daiteke; mahaikide guztien artean partekatzeko plater gisa ateratzea ere aukera ona da.
Mercadonaren Otarrainxkadun Wonton Zopa nola prestatu
Bere bi aldaeretan (fideoekin eta gabe) Mercadonan aurkituko duzun Otarrainxkadun Wonton Zopa oso erraza da prestatzen. Merkaturatzen den edukiontzia ireki, eta katiluaren markaraino urez betetzea besterik ez duzu. Ondoren, estalkia jarriko diogu, baina guztiz itxi gabe, egosten den bitartean sortutako lurrinak irteteko modurik izan dezan.
Eta hauxe da gauzarik onena: Wonton Zopa izozkailuan edo hozkailuan gorde dezakezu kontsumitu aurretik. Bi kasuetan zuzenean presta daiteke, baina badago ezberdintasun bat: izoztuz gero 18 hilabetez kontserba dezakezu bere ezaugarriak mantenduz, eta hozkailuan desizozturik, aldiz, 3 eguneko epean kontsumitzea gomendatzen da.
Edukiontzia erdi zabalik eta marraraino urez beterik duzula, katilu hori mikrouhin labean sartzea da egiteke duzun gauza bakarra. Osagai ezberdinak dituzten zopak direnez, bakoitzak bere egosketa tarte propioa du ere.
- Otarrainxkadun Wonton Zopa: mikrouhin labean 4 minutuz berotu, potentzia altuenean (900 - 1000 Watt); hori besterik ez.
- Otarrainxka eta fideodun Wonton Zopa: plater hau, aldiz, 6 minutuz ere egon behar da mikrouhin labearen potentzia altuenean berotzen. Aurkezpen eta egosketa optimoak lortzeko, 3 minutu ondoren atera, fideoak apur bat irabiatu, eta berotzen bukatu.
Ikusten duzunez, 4 edo 6 minutu besterik ez duzu behar Asiako benetako errezeta tipiko bat jateko prest izateko. Goza ezazu ba orain, plater nagusi edo hasierako gisa, Mercadonan bakarrik aurkituko dituzun Otarrainxkadun Wonton Zopa eta Otarrainxka eta fideodun Wonton Zopa hauetaz.
Beste Zenbait Iradokizun
Hona hemen Mercadonan eskura duzun ekialdeko beste jakietako bat: Yum Yum Oilasko Fideo Sortaldetarrak, 3 minutu bakarretan prestatzen den errezeta zoragarri eta erosoa.
Eta otarrainxka eta curryz egindako sortaldeko plater bat nahi baduzu, Hacendado Tikka Masala Arroza gomendatzen dizugu; hau ere prestatzeko erraz-erraza, azkarra, eta, bere urdamutur haziei esker, zapore paregabekoa.