Kroketa jaki goxoa da, mundu guztiari gustatzen zaiona. Horregatik, ez da harritzekoa hark ere Nazioarteko Eguna izatea: urtarrilaren 16an. Beraz, gaur, Kroketaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan.
Mokadu goxo eta aldaera asko dituena; gure gastronomiako pintxo ezagunenetakoa da, baina berdin-berdin har daiteke mokadutxo gisa eta edozein bazkari edo afariren osagarri gisa.
Kroketak egiteko hainbat errezeta daude; era askotako osagaiekin egin daitezke, eta zapore askotakoak prestatu: urdaiazpikoa, oilaskoa, espinakak, perretxikoak... Animatzen zara egun hau gurekin ospatzera?
Gozatu Mercadonako kroketen aukera gozoa
Kroketa-aukera handi bat eskaintzen dizugu, gehien gustatzen zaizkizunak hauta ditzazun Kroketaren Nazioarteko Egun honetan.
- Urdaiazpiko-kroketak: otordu arteko mokadutxoetarako edo bazkari edo afarien parte gisa, beren testura krematsuari eta mokadu bakoitza zaporez betetzen duten urdaiazpiko-zatitxoei esker, beti lortzen dute arrakasta.
- Urdaiazpiko-kroketa miniak: urdaiazpiko-kroketaren bertsio txikia, oso ezaguna etxeko txikienen artean edo urdaiazpiko-zapore atsegina mokadu bakar batean kontzentratzea nahiago dutenen artean.
- Urdaiazpiko iberikoaren kroketak: urdaiazpiko iberikoaren zapore berezi eta biziak eta trinkotasun goxoak nabarmentzen ditu. Horregatik dute hain harrera ona senitarteko edo lagunekin egiten ditugun bilkuretan.
- Oilasko-kroketak: prestatzeko modu klasiko eta gozagarria, modaz kanpo sekula geratzen ez dena. Zapore leuna eta testura atsegina dutenez, ohikoak dira pintxoetan, bazkarietan eta afarietan.
- Eltzekari-kroketak: mahai guztietan ongi etorria den beste barietate zaporetsu bat, gure jakirik ezagunenetako baten zapore bereizgarria duena.
- Perretxiko-kroketak: txundituta utziko zaitu kroketa aparta hauen zaporeak; % 100 landare-jatorrikoak dira, perretxiko-zatitxo atseginak dituzte eta arrautza-irinetan pasatutakoaren testura kurruskari gozagarria dute.
- Espinaka-kroketak: % 100 landare-jatorrikoak. Espinaka-zapore leunak oso gozagarri egoten ditu.XXX Testura krematsua du, eta pinazi-zatiak ditu. Gozatu, halaber, arrautza-irinetan pasatutakoaren testura kurruskaria.
Gustukoen duzun kroketa zein den erabaki baduzu, ospatu haren Nazioarteko Eguna Mercadonarekin.
Beste gomendio batzuk
Kroketa-pintxo batzuk janez garagardo on bat edatea esperientzia bikaina izan daiteke. Aukeratu gogokoen duzun garagardoa, eta gozatu.