Ideia gozo batzuk emango dizkizugu, San Valentin eguna gehien maite duzun horren ondoan ospatzeko.

Ospatu maitasuna San Valentinerako gure gozoekin

2021ko otsailaren 08a

Laster da San Valentin eguna... Adituek diote maitasuna egunero berritu behar dela, edozein egun dela maitatzeko perfektua, baina egun bereziak ere badaude hori ospatzeko eta gehien maite duzun pertsonari detaile bat egiteko.

Pentsatu duzu nola adierazi zure maitasuna? Probatu elkarrekin gozatzeko moduko detaile gozo batekin, eta harrituta utziko duzu zure maitea. Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu.

San Valentin egunerako tartak, txokolatezko bihotzak eta bonboiak

Bihotz-formako tarta kurruskaria

Texto 1 Imagen Dulces San Valentin

  • Esne-gainez eta hur-kremaz betetako tarta kurruskaria, 320 g-koa eta 3D-ko bihotz-formakoa. Grinaren kolorekoa, gorri bizi-bizia. 80 g-ko lau erraziotan banatu daiteke.
  • Barruan bizkotxo zurizko oinarri bat du, eta haren gainean, hur-kremazko geruza kurruskari bat eta esne-gainezko moussearen beste bat.
  • Gaina estalki gorri distiratsu batez estalia du.
  • Desizozteko, bi ordu behar ditu giro-tenperaturan.
  • Ikusi zer nolako inspirazio-esaldia daraman packagingak barruan: “Hoy es el día ideal para AMAR, crecer, hacer y sobre todo VIVIR”.

Txokolatezko bihotza

Texto 2 Imagen Dulces San Valentin

  • Txokolate esnedunezko bihotza, barrua hutsik duena. Glutenik gabea.
  • Partekatzeko detaile txiki handi bat.

Delizze bonboiak

Texto 3 Imagen Dulces San Valentin

  • Barkillo kurruskarizko bonboiak, esne-, hur, eta kakao-kremaz beteak, erdian hur oso bat dutenak eta txokolate esnedunez eta hur-zatiz estaliak. 16 ale.
  • Erretilu praktiko batean datoz, zerbitzatzeko ezin hobea.

Beste gomendio batzuk

Bestelako opariak nahiago badituzu San Valentinerako, agian gure lurrindegiko aholkuen atalean aurkituko duzu bilatzen ari zaren hori.