Hemen da Halloween, urteko gaurik beldurgarriena, baina, era berean, dibertigarrienetako bat.
Guztiok gau-jai polita izan dezagun, Halloween kalabaza Xuxes sorta eskaintzen dizuegu. BI elementu horiek ohikoak dira gau magiko honetan,eta horiekin, izugarri ondo pasatuko duzue haur eta helduok.
Halloween kalabaza
Halloweeneko litxarreriaz betetako kalabazak ezin du hutsik egin sorginen gau honetan. Eskura ezazu bat, eta gozatu litxarreria-sorta gozo honekin; guztiontzat dira, glutenik gabeak baitira.
Barruan ondo begiratuz gero, bertan aurkituko dituzu txikle beldurgarriak likido urtsuz beteak, zonbien hortzeriak, gozoki mastekagarri gozo-gozo bat (marrubi zaporekoa) eta fruta-zaporeko hartzez eta malba zurizko gozokiz betetako poltsatxoak. Horiek guztiak glutenik gabeak, eta banaka bilduak, partekatzeko prest!
Baina ez hori bakarrik; izan ere, kalabaza erabil dezakezue ontzi gisa, zuen gozokiak jasotzeko edo lagunen artean banatzeko.
Hacendadoren Halloween Xuxes sorta
Festarik ikaragarrienetan laguntzailerik onena da gure Hacendado Xuxes sorta.
Jantzi eskura duzun mozorrorik beldurgarriena, eta izutu senideak eta lagunak litxarreria- eta gozoki-nahasketa harrigarri honekin.
Litxarreria ugari duzu barruan, banatu eta gozatzeko! Karamelu gogorrak, zenbait zaporedun gomazkoak, karamelu bigunak, eferbeszenteak… Hauxe besterik ez duzu egin behar: poltsa ireki eta esan... Saria edo ziria?
Ez geratu Halloween kalabazarik edo Xuxes sortarik gabe egun dibertigarri hau ospatzeko. Gainera, gure saltokietan txokolate- eta litxarreria-aukera zabala duzu, Halloween gaua beldurgarria bezain gozoa izan dadin.
Beste gomendio batzuk
Guztia ez da beldurra. Eskuratu edateko Hacendado jogurtak; zapore eta testura ugarikoak ditugu. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna!