Gabonetan, ondo-ondoan izan itzazu Mercadonaren gosegarriak, sarrerako plater zoragarriak dira eta, ospakizun hauetako zernahi bazkari edo afari ezin hobeto hasteko modukoak.
Mercadonaren ketuekin eta gazituekin ongietorririk onena egingo diezu zure gonbidatuei. Gosegarri idealak dira izotzaldia urtu eta jateko gogoa akuilatzeko. Saia zaitez, hortaz, zure Gabon Zaharreko menuan falta ez daitezen, afari hain berezi horretako arrakasta bermatuz.
Sarrerako plater klasikoa dugu izokin ketua. Hutsik goza dezakezue, mokadu gozoetan zein gazietan, edo entsaladetan, ogi txigortuan, kanapeetan, errulotxoetan… Bururatzen zaizuna! Zure sormenari mugarik ez jarri, eta harritu zure gonbidatuak osagai zoragarri honekin.
Eta jakina, Gabonetako gosegarrien artean ezin dira falta antxoak, oliba edo ekilore oliotan, ezta harrera ona ziurtaturik daukaten bokartak ozpinetan ere. Besterik gabe zerbitza daitezke, edo pintxoetan, ogitartekotxoetan, kanapeetan, entsaladilletan, etab. Modu batean ala bestean, gonbidatuak betiere poz-pozik utziko dituzte.
Gosegarri ketu eta gazitu hauek dituzu Mercadonan eskura:
Ubago izokin ketu bipack-a
Sarrerako bikaina da bipack edukiontzian merkaturatzen den izokin ketu hau, era tradizionalean eginda dago eta. Gainera, gosegarriak prestatzea errazten diguten xafla meheetan aurkezten da. Pack bakoitzak 200 gramo inguruko bina ontzi ditu.
Hacendado Antxoak oliba edo ekilore oliotan
Plastikozko 3 edukiontzidun pack-etan aurkezten dira antxoa-xerrak oliba zein ekilore oliotan, ontzietako bakoitzak 29 gramo inguru dituela (pisu garbi xukatua).
Hacendado antxoa-xerrak oliba-oliotan
55 gramoko (pisu garbi xukatua) beirazko edukiontzi erosoan aurkezten dira Hacendado antxoa-xerrak oliba-oliotan, antxoak banan-banan ateratzeko moduan.
Bokartak Ozpinetan
Mercadonaren bokartak ozpinetan 60 eta 265 gramoko ontzietan saltzen dira (pisu garbi xukatua). Bigarren aukera horrek estalkia dakar, produktua ezin hobeto kontserba dadin.
Gosegarri zoragarri hauen guztien zapore paregabeari beste oinarrizko ezaugarri bat gehitu behar zaio: ireki eta kontsumitzeko prest dauden produktuak dira. Hortaz, askoz askatasun handiagoa daukagu janaria prestatzeko orduan, arreta beste plater batean jar dezakegulako, edo gosegarri bat inprobisatu edozein momentuan.
Aurtengo ospakizunetarako elkartzeak modurik hoberenean has itzazu sarrerako plater zaporetsu hauek baliatuz. Gabon zahar gaua bertan dugula, etor zaitez Mercadonara zure gosegarrien bila. Zure gonbidatuek ez dute gutxiagorik merezi.
Beste Zenbait Iradokizun
Zure gonbidatuei txarkuteria gustatzen bazaie, kontuan izan Mercadonako Txarkuteriako Gabonetako Mokaduek eskaintzen dizkizuten gazta aukeraketa oparoa eta urdaiazpiko zein pate aldaera guztiak.
Eta gure ketu eta gazituei laguntzeko, proba itzazu gure Blancauvas Ardoa edota gure Reserva eta Doble Malta Garagardoak.