Online Denda
Ahora más sencillo y rápido
Ahora más sencillo y rápido
Zure burua zaindu nahi duzu urteko sasoi honetan? Garrantzitsua da Gabonetako oporren ostean, gehitxo jan eta edan ohi baitugu jaietan. Errutinara itzuli gara pixkanaka, eta ohitura onak berreskuratu ditugu.
Zure elikadura zaintzen laguntzeko, bi produktu berri aurkezten dizkizugu, proteinatan aberatsak eta koipe gutxikoak: Oilaskoa eta Legatza berezko eran. Modu askotan presta daitezke, errezeta erraz eta gozoak egiteko aukera...
Gabonetan etxean prestatuko duzu janaria? Gure liburuxkan, etxekoei onena emateko errezetarik onenak aurkituko dituzu. Hemen deskarga dezakezu:
[Asset Included(Id:1472668458467;Type:Media)]
Plater-sorta zaindua, honako hauek barne hartzen dituena:
Gabonak bertan dira, eta, haiekin batera, baita senideen eta lagunen bisitak ere. Eta, jakina, ez dago ezer hoberik gure festak Gabonetako aperitibo ikusgarri, erakargarri eta prestatzen errazen inguruan ospatzea baino. Gure proposamenak ikusi nahi badituzu, jarraitu irakurtzen!
Masailak Porto erara etxean egitea zailegia delakoan? Ezta hurrik eman ere. Pausoz pausoko gure errezetarekin, oso erraza da plater gozo hori prestatzea. Apuntatu ondo osagaiak eta ekin lanari, ziur samur eta zaporetsu geldituko zaizula, saltsa zoragarriarekin. Zur eta lur utzi senide eta lagunak!
[Asset Included(Id:1472668304683;Type:Media)]
Zer pentsatu duzu prestatzea aurtengo Eguberrietarako? Egun berezi horiek etxean ospatzera bazoaz, hainbat proposamen ditugu, menu erakargarri eta original batez goza dezazuen.
Urtero bezala, Mercadona ondoan duzu gogoeta eta planifikazioa eskatzen duen lan delikatu horretarako.
Ikasi proposatzen dizkizugun errezetak prestatzen. Errezeta errazak dira, baina emaitza ikusgarria da. Deskargatu Eguberrietako errezeten gure liburuxka e...
% 99ko kakaoarekin sukaldean egitea ez da azkenburukoetara mugatzen; askoz ere aukera gehiago daude. Izan ere, badago nolabaiteko tradizioa errezeta gatzdunetan osagai hau erabiltzeko, kontraste ezin goxoagoa sortzen baita. Merezi du zapore-leherketa hori probatzea.
Egingo zenuke zeure etxean azpizun iberikoaren errezeta goxo-goxo hau, % 99ko kakaoa erabiliz? Jaki hau ezohikoa da eta harrituta utziko zaitu. Ondoren, egin be...
Haragiaren benetako zaporea gustatzen bazaizu, gozatuko duzu gure behiki-hanburgesa natural izoztuarekin. Platerean edo ogiarekin, bazkaltzeko eta afaltzeko aukera bikaina da, eta ziur egon zaitezke zu eta zure etxekoak kalitate erabatekoa, mamitsua eta behiki-zapore biziagoa duen produktu batekin elikatzen ari zaretela.
[Asset Included(Id:1472664610447;Type:Media)]
Hauek dira hanburgesa honen ezaug...
Elkarretaratzeak, topaketak, bazkariak eta afariak egiteko garaia dira Gabonak; une ahaztezinak igarotzen ditugu senideekin eta lagunekin. Hori dela eta, haiek ahalik eta ondoen zaintzea komeni da, batez ere anfitrioiak bagara.
Badaezpada, jai hauetan bazkaltzen edo afaltzen gonbidatuak badituzu ere, Mercadonan errezeta-sorta zaindu bat prestatu dugu, maite dituzunak harrituta utz ditzazun.
Gure iradokizun guztiak goxo...
Uda garai ezin hobea da familiarekin edo lagunekin kanpoan bazkari bat antolatzeko. Uda honetan barbakoaren bat egiteko asmoa baduzu, saltsa bikainak prestatzen erakutsiko dizugu, mahaikide guztien gozagarri.
Hona hemen gure proposamenak: barazkiak hur-kurruskariarekin, platano- eta curry-saltsarekin, jogurt-saltsarekin edo limaz, ezkaiz eta pinaziz egindako ozpin-olioarekin. Lau saltsak ezin gozoagoak dira, eta ukitu originala emang...
Otorduetarako ohitura berriak hartzeko ideiak nahi dituzu? Txigorki-aukera goxo eta zabal hau bezalakorik ez dago. Mokadutxo txikiak, otordu gozagarri gisa balio dutenak eta edozein unetan erraz presta daitezkeenak.
Begira zer errezeta askotariko eta tentagarriak: Ahuakatea tomate lehorrarekin, hummusa olioarekin eta sesamo-haziekin, oilaskoa plantxan txanpiñoiekin, erremolatxa kinoarekin, izokin ketua jogurt-saltsarekin eta b...
Hona hemen errezeta gozo-gozo bat, zure menuak osatzeko egokia. Indioilar-azpizuna laranja-saltsarekin, kalabazarekin eta jengibrearekin. Hara hor zapore-konbinazio originaleko plater bat: Indioilarkiaren zapore suabeak kontrastea egiten du laranjaren zapore zitrikoarekin eta jengibrearen ekialdeko ukituarekin.
Bigarren platererako proposamen ezin hobea da, urteko garai honetan prestatzeko egoki-egokia. Gozo-gozoa, eta Mediterraneo-z...
Ohikoa izaten da Gabon jaietan haragia izatea plater nagusia. Mercadonako harategiak zenbait errezeta iradokitzen dizkizu jai hauetarako: solomoa, arkumea, baserriko oilaskoa, txahalkia, txerrikia... Haragien zapore guztiaz gain, haiek prestatzeko egin dugun ahalegina eta jarri dugun maitasuna ere nabarituko dituzu. Dasta itzazu platerok zure lagun eta senideekin urteko egun seinalatu hauetan.
Begiratu hemen Mercadonaren harategiko e...
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookieen konfigurazioa
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.