Zaindu zure elikadura oilaskoa berezko eran osagai duten errezetekin, proteinatan aberatsak eta koipe gutxikoak baitira.

Oilaskoa berezko eran, errezeta osasungarri

2022ko uztailaren 01a

Zure elikadura zaintzen laguntzeko, produktu berri bat aurkezten dizugu, proteinatan aberatsa eta koipe gutxikoa: Oilaskoa berezko eran. Modu askotan presta daiteke, errezeta erraz eta gozoak egiteko aukera ematen baitu. Hona hemen gure iradokizunak:

Oilaskoa berezko eran: errezetak

Ardi-mihia, artoa, oilaskoa, ahuakatea, cherry tomateak eta ekilore-haziak entsaladan

Imagen Texto 1 pollo y merluza natural

Osagaiak:

  • 70 g ardi-mihi.
  • Oilaskoa berezko eran, lata bat.
  • 50 g arto gozo.
  • 60 g ahuakate.
  • Adar-tomatea, erdi bat.
  • 7 g ekilore-hazi gordin.
  • 10 ml Modenako ozpin baltsamiko.
  • 40 ml oliba-olio birjina estra.

Prestatzeko modua:

  • Jarri ardi-mihia oinarrian, ontzi egoki batean.
  • Moztu tomatea karratu txikitan, eta gehitu artoarekin eta ahuakatearekin (xerra finetan) batera.
  • Izpitu oilaskoa entsaladaren gainean.
  • Bota ekilore-haziak gainetik.
  • Bota gatza eta piperra, eta gehitu olioa eta Modenako ozpin baltsamikoa.

Osoko arroz salteatua arrautzekin eta oilaskoarekin

Imagen Texto 2 pollo y merluza natural

Osagaiak:

  • Osoko arroza, edalontzi bat.
  • Arrautza bat.
  • Tipula gorria, erdi bat.
  • 50 g azenario.
  • 3 g jengibre.
  • 40 ml soja-saltsa.
  • Oilaskoa berezko eran, lata bat.
  • Martorria, nahierara.
  • Oliba-olio birjina estra.

Prestatzeko modua:

  • Jarri plater batean jengibrea txiki-txiki eginda, tipula gorria juliana fin-finean eta azenarioa makilatxo finetan.
  • Wok batean edo zartagin zabal batean, berotu bi koilarakada oliba-olio birjina estra. Gehitu jengibrea txiki-txiki eginda. Jengibrea saltoka hasten denean, gehitu arrautza, aldez aurretik irabiatuta. Mugitu zartagina, arrautza itsats ez dadin.
  • Arrautza guztiz gogortu aurretik, gehitu osoko arroza eta xehatu ongi zartaginean. Mugitu biziki eta salteatu ahal duzun guztia, arrautza eta arroza ongi integratzen hasi arte.
  • Gehitu azenarioa eta tipula gorria, tiratan moztuta. Salteatu guztia su bizian pare bat minutuz.
  • Gehitu oilaskoa berezko eran, eta jarraitu salteatzen eta bizitasunez mugitzen.
  • Arroza prest dagoenean eta tipula eta azenarioa egiten hasten direnean, baina al dente daudela, gehitu soja-saltsa zartaginaren ertzetatik. Ez utzi eragiteari eta salteatzeari.
  • Zerbitzatu plater batean, eta, bukatzeko, jarri martorria nahierara.

Pasta oilaskoarekin, cherry tomateekin, baratxuriarekin eta piperminarekin

Imagen Texto 3 pollo y merluza natural

Osagaiak:

  • 200 g fusilli.
  • 15 cherry tomate.
  • 2 baratxuri-ale.
  • 1 kaiena-pipermin.
  • Oilaskoa berezko eran, lata bat.
  • Oreganoa, koilarakada bat.
  • 3 koilarakada oliba-olio.
  • Piperbeltz beltza, nahierara.
  • Gazta arraspatua (nahi izanez gero)

Prestatzeko modua:

  • Irakin ura lapiko handi batean. Bota gatz ugari, eta gehitu pasta. Egosi fabrikatzaileak dioena baino bi minutu gutxiagoz, zartaginean gehiago egingo baitira.
  • Zartagin zabal batean, salteatu baratxuriak, txiki-txiki eginda, oliba-olio birjina estratan, eta gaineratu kaiena. Gorritzen hasten direnean, gaineratu cherry tomateak, aldez aurretik garbituta eta azalean labanarekin ebaki arin bat eginda. Salteatu zartaginean, harik eta tomateak zimurtzen hasten diren arte.
  • Gaineratu oilasko-lata guztia, eta nahastu gainerakoarekin. Gehitu fusillia zartaginean, eta eragin bizitasunez, guztia ondo nahasteko.
  • Gehitu pasta egosteko erabilitako uraren bi koilarakada handi. Salteatu eta mugitu indarrez: pastaren almidoia eta ura lurrundu egingo dira, eta plater krematsua emango digu horrek. Erantsi oreganoa, eta eragin azkenekoz.
  • Pasta prest dagoenean, zerbitzatu platerean. Unean bertan ehotako piperbeltz beltzaren, gazta arraspatuaren edo berezko eran egindako oilaskoaren ukitu batekin bukatu dezakegu platera.

Beste gomendio batzuk

Gosaria eta askaria ere zaindu ditzakezu Crunchy Olo-zerealekin egindako errezeta hauekin.