Mercadonan aurkituko dituzun Hacendado Kremak koilararekin eta bero-bero hartzeko moduko platerak dira. Negu minean gaude eta, tankera honetako jakiek hotzari aurre egiteko modu goxoa ematen dute.
Era berean, oso erraz kontsumitzen diren platerak ditugu: ireki, berotu eta ahogozatzea baino askoz gehiago behar ez dutenak. Prestatu behar ez direnez, berehala inprobisa dezakegu bazkari edo afari bat, presaka ibiltzekotan.
Hacendado Krema Sorta
Hacendado Kremek sorta zabala osatzen dute, gehien gustuko duzun zaporea aukeratzeko eta zure menuak aldatzen joateko parada izan dezazun. Baditugu kuia, kuiatxo, barazki, oilasko eta vichyssoise kremak.
Hacendado Kremak nola prestatu
Gure Hacendado Krema gogokoena behin aukeratu dugunean, hura prestatzeko bi modu ditugu. Erraz-errazak biak, oraintxe ikusiko dugunez:
- Lapikoan: astindu, ireki, eta krema lapikoan bota. Su ertainean berotu, aldika irabiatuz eta irakiten has dadin utzi gabe.
- Mikrouhin-labean: astindu, ireki, eta mikrouhin-labean sartzeko moduko edukiontzi batean bota ezazu krema. Potentzia maximoan berotu hiru bat minutuz, eta kontsumitu aurretik irabiatu.
Kontserbatzeko modua
Nahikoa da produktua toki lehor eta freskoan edukitzea. Behin zabalik, hozkailuan sartu, eta bi egun pasa aurretik kontsumitu.
Mercadonaren Hacendado Kremak 500 cm3-ko 2 brik dituzten pack-etan merkaturatzen dira, brik bakoitzeko bina errazio daudela.
Neguan plater beroak nahi dituzula? Probatu, bada, Mercadonaren Hacendado Kremak. Beraien zapore zoragarriek harrituko zaituzte!
Beste Zenbait Iradokizun
Dasta itzazu Mercadonaren Horno Patatak, kurruskariak eta prestatzeko errazak, labean sartzeko gertu daude.