Mercadonaren aperitiboek zapore zoragarriko snacken konbinazioa eskaintzen dizute; ez zaituzte epel utziko.

Munduko Futbol Txapelketaz gozatzeko Mercadonak eskaintzen dizkizun aperitiboak

2018ko ekainaren 15a

Munduko Futbol Txapelketa dela eta, ohikoa izaten da lagunak eta etxekoak partidak ikusteko elkartzea. Giroa atseginagoa egiteko eta ikuskizunaz gozatzeko, Mercadonaren aperitibo berriak aukeratu ditzakezu partidei laguntzeko.

Bai partida betean ari badira, bai atsedenaldian badaude, edo, besterik gabe, zure gonbidatuekin zapore paregabeko snack goxoez gozatu nahi baduzu, konbinatu Mercadonaren aperitiboak, gonbidatuek beren gustukoenak aukeratu ditzaten.

Gurinezko krispetak

Edozein ikuskizunez gozatzeko klasiko bat. Mercadonaren gurinezko krispetak 90 g-ko poltsa praktiko batean datoz.

Dagoeneko eginda dauden krispeta gaziak dira, eta gurin-zaporea dute.

Mercadonaren krispetak kurruskariak eta gozoak dira, aproposak edozein ekitaldi eta ospakizunetan snack edo osagarri gisa hartzeko.

Limoi- eta piperbeltz-zaporeko patata frijituak

Zapore paregabeko patata frijitu berri batzuk ere badituzu Mercadonako aperitiboen artean, epel utziko ez zaituztenak.

Limoi- eta piperbeltz-zaporeko patata frijitu berriak snack ezin hobea dira sentsazio originalen bila dabiltzanentzat. Pentsatu limoiaren zapore zitrikoaren eta piperbeltzaren arteko konbinazio perfektuan. Ezin tentagarriagoak dira!

130 g-ko pakete erosoetan datoz. Aproposak gonbidatuekin partekatzeko.

Arrautza frijituaren zaporeko patata frijituak

Mercadonaren arrautza frijituaren zaporeko patata frijitu berriak Munduko Futbol Txapelketa ikusteko aukeratu dezakezun proposamenik originalena eta gozoena dira.

Irudikatu arrautza frijitu goxo bat, haren puntilla eta zapore berezia... sentsazio hori guztia patata frijitu bakar batean bat eginda. Bat bestearen atzetik jan nahiko duzu!

Gainera, Mercadonaren arrautza frijituaren zaporeko patata frijituak ere 130 g-ko poltsa erosoetan etortzen dira, denek dasta dezazuen haien zapore goxoa.

Beste gomendio batzuk

Munduko Futbol Txapelketa bezalako ekitaldi berezi bat edo zure gonbidatuekiko edozein une laguntzeko, eskaini Mercadonaren Erreserbako eta Malta Bikoitzeko garagardoak: zapore bizia eta gorputza dute, eta aproposak dira aperitiboekin hartzeko.

Udarako gutxi geratzen denez, ez dago edari freskagarri bat baino gauza hoberik. Zero ardo-freskagarri limoiduna aproposa da edozein janari- edo aperitibo-motarekin hartzeko.