COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Muesli Crujiente Hacendado sin Azúcares Añadidos

Muesli kurruskariaren zapore guztia, azukre erantsirik gabe orain

2017ko urtarrilaren 18a

Dagoeneko baduzu Mercadonaren denda guztietan eskuragarri Azukre Erantsirik gabeko Hacendado Muesli Kurruskari berria.

Egunean zehar behar dugun energia jasotzen laguntzen digu muesliak, oso elikagai nutritiboa baita. Aukera hori nahiago duten guztiek Azukre erantsirik gabeko muesli bertsio berri hau dute orain Mercadonan eskuragarri.

Mercadonaren bezeroen iradokizunei esker sortutako muesli berria

Mercadonan badakigu produkturik onenak lortzeko berebiziko garrantzia duela gure bezeroen ohiturak eta hobespenak ezagutzea. Beren iradokizunei esker Mercadonak eta Siro Taldeak Azukre Erantsirik gabeko Hacendado Muesli Kurruskari berri hau garatu dute.

Azukre Erantsirik gabeko Hacendado Muesli Kurruskaria olo-malutak, olo-zahia, arroz txigortua eta garia oinarri harturik eginda dago. Kalitate goreneko lehengaiak dituzten zerealak, hain zuzen, zuntza eta energia ematen dutenak. Baina azukre erantsiak alde batera utzirik, oraingoan.

Produktu honen poltsak 11 errazio ditu gutxi gorabehera, 500 gramoko pisua osatuz, guztira.

Azukre Erantsirik gabeko Hacendado Muesli Kurruskaria leku fresko eta lehorrean gorde behar da, eguzkiaren argitik babesturik. Poltsa posizio bertikalean eduki behar da beti. Produktua kontsumitzeko epea 6 hilabetekoa da.

Espainiar jatorriko produktuen alde egin duen apustua aurrera eramaten jarraitzen du Mercadonak. Etengabeko sostengu horren erakusgarri da produktu hau, Siro Taldeak ekoiztua Aguilar de Campoo-n (Palentzia).

Zure gosari edo askarietan, bakarrik edo esnez ala jogurtaz nahasirik… zeuk nahi bezala!; muesli berri hau dastatu eta gosari edota askaririk zoragarrienaz goza ezazu.

Beste Zenbait Iradokizun

Gogokoen duzun Mercadonaren Esnea aukeratu muesli kurruskari berri honekin era klasikoan nahasteko zure gosari eta askarietan. Edo, nahiago baduzu, %0 gantz-materia eta %0 azukre erantsidun gure Hacendado jogurt gaingabetuekin konbinatu.

Eta gure dendetan aurki daitezkeen Hacendado Muesli Kurruskariaren aldaera guztiak ezagutu nahi badituzu, presta zaitez honako zapore hauek deskubritzeko: muesli hutsa, fruitu lehorrekin, frutekin eta txokolatearekin.