Bonboi izozkiak maite bai, baina ezin duzula zapore bakar bat aukeratu? Orduan, Mercadonaren Mini Bonboi Izozki Packa zuretzat egina dago, bere 12 aleko sortak zure zapore gustukoenak tamaina txikian gozatzeko modua ematen dizu eta.
Mini Bonboi Izozki Sorta, gustu guztientzako 4 zapore
Uda honetan, Mercadonaren Mini Bonboi Izozki Sorta aukera dezakezu eta 4 zapore ezberdinez gozatu. Gustu guztiak asetzeko perfektuak!
Tamaina txikikoak dira, eguneko edozein momentuan plazer beteko horzkada gozo bat eman, eta, hala nahi izanez gero, beste Mini Bonboi Izozki bat hartuz errepika dezazun, lehengoaren modukoa edo beste zapore batekoa, zuk erabaki.
Hauek dira Mercadonaren Mini Bonboi Izozki Sortak dakarzkizun zaporeak:
- Esnedun txokolatea: Arrakasta handiko txokolatea beti.
- Txokolate beltza: Aukera borobila txokolate beltz mingotsa eta banillaren gozotasunaren arteko kontrastea bilatzen dutenentzat.
- Txokolate zuria: Ez dago izozki hoberik gozozaleentzat.
- Txokolate eta arbendola: Erraz konformatzen ez direnek apustu segurua dute mini arbendoldun izozkiaren konbinazioa.
Gainera, Mercadonaren Mini Bonboi Izozki guztiek dute banilla barrubetea, bukaeran zapore txundigarria eskaintzen duena.
Zergatik den Mercadonaren Mini Bonboi Izozki Sorta udarako aukera bikaina
Helados Estiu SA enpresak egiten ditu Mini Bonboi Sortako Izozkiak, Ribarroja del Turian (Valentzia) duen fabrikan, Mercadonak espainiar enpresen alde egiten duen apustua berriz ere erakutsiz.
Uda honetan, aukera bikaina da Mercadonaren Mini Bonboi Izozki Sorta eskura edukitzea. Izan ere, 12 aleko pack erosoetan merkaturatzen dira, eta 4 zapore jartzen dizkizute eskura kutxa horietako bakoitzean; 3na Mini Bonboi Izozki, beraz, zapore bakoitzeko.
Beren tamainari esker, Mini Bonboi Sortako Izozkiak perfektuak dira bazkalondoan familiarekin hartzeko, edo eguneko edozein momentuan lagunen artean banatzeko. Txikiak izanik, nahierara errepika edo alda daiteke zaporea, udako gutizia bereizgarri honetaz are gehiago gozatzeko.
Bestetik, hozkailuan eduki behar da Mercadonaren Mini Bonboi Izozki Sorta, -18ºC azpiko tenperaturan. Har itzazu unean bertan behar dituzunak soilik, eta besteak kutxa barruan utzi hurrengo baterako.
Uda honetan, Mercadonaren Mini Bonboi Izozki Sortako lau zapore zoragarriez gozatu. Ez zaitez bakar batekin konformatu!
Beste Zenbait Iradokizun
Eta ez utzi pasatzen Mercadonaren Izozki Berriak ezagutzeko aukera: Fruta-zuku naturalez egindako Mini Frutisak, Jogurt Greziar Naturalak eta Zoo Animaliatxo Krematsu atseginak.
Azkenik, barkilloa baldin bada zuri benetan gustatzen zaizuna, disfruta itzazu Mercadonaren Izozki-Konoak. Zapore ezberdinetako aldaerak dituzte, den-denak txokolatezko punta zoragarri batean bukatuak.