Preparado de Patata y Cebolla Frita de Mercadona

Mercadonaren Patata eta Tipula Frijituzko prestakina

2017ko ekainaren 23a

Arrautzopila, garnizioak, edo patata, tipula eta bestelako osagaiekin egindako nahaskiak maite badituzu, Mercadonan eskura duzu orain plater hauek era azkar eta errazean prestatzeko modua, ia esfortzurik egin gabe: Mercadonaren Patata eta Tipula Frijituzko prestakina.

Mercadonaren Patata eta Tipula Frijituzko prestakinaren abantailak

Patata-arrautzopilak, nahaskiak edo garnizioak prestatzeko modurik azkar eta errazena duzu Mercadonaren Patata eta Tipula Frijituzko prestakina.

Aurrez egiteko hauek guztiak badaude eginda: patata eta tipula zuritu, zatitan egin, olioa berotu, eta hori dena behar bezala frijitzea. Horixe da bere abantaila nagusia, sukaldean emandako denbora zein lana aurrezteko balia dezakezuna. Mercadonaren Patata eta Tipula prestakina gertu dago, noiznahi erabiltzeko moduan. Arrautzopil bat egin nahi baduzu, nahikoa da prestakina berotu, arrautzak erantsi, eta zure gustura mamitzea. Minutu gutxitan jateko puntuan egongo da.

Eta nahaskia bada nahi duzun hori, edo garnizio bat prestatzea, olioa bero dagoela prestakinari zure osagai gogokoenak gehitu, arrautzak erantsi eta irabiatzea besterik ez duzu, zure gustura mamiturik dagoen arte.

Nola erabili Mercadonaren Patata eta Tipula Frijituzko Prestakina

Mercadonaren Patata eta Tipula Frijituzko Prestakina oliotan eskaintzen da, edozein momentuan jateko prest egon dadin. Plater bat gertatzeko baliatu behar denean, olioa nahierara xukatu.

Mercadonaren Patata eta Tipula Frijituzko prestakin errazio bakoitzeko gomendatzen den arrautza kantitatea 3 edo 4koa da, baina prestatzen duenaren gustuaren arabera molda daiteke hori. Gatzaz nahierara ontzea ere gomendatzen da.

Orain, Mercadonaren Patata eta Tipula Frijituzko prestakinarekin, arrautzopilak edo nahaskiak prestatzeko modurik erraz eta azkarrena balia dezakezu.

Beste Zenbait Iradokizun

Eta zure oturuntzak patata errazio zaporetsu batez lagundu nahi badituzu, Mercadonaren Gajo Patatak proba ditzakezu, patata kurruskari aurrefrijituak, frijitzeko eta labekatzeko prest.

Zure arrautzopil edo nahaskiarekin batera jartzeko moduko beste aukera oso gomendagarri bat, prestatzeko oso azkarra hau ere, Mercadonaren Oilasko Gutiziek eskaintzen dizute: oso arrautzeztatu kurruskari batean bildutako oilasko zatiak dira, eta minutu gutxitan gerta ditzakezu.