Mercadonak laranja-zuku freskoa, naturala eta egin berria hartzeko zerbitzu praktikoa eta erosoa eskaintzen dizu.

Mercadonaren laranja-zuku egin berria

2018ko ekainaren 20a

Zukuaren Nazioarteko Eguna da gaur. Zukuaren Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Mercadonak, eta gure denda guztietan aurkituko duzun laranja-zuku egin berriarekin topa egiten.

Laranja-zuku freskoa eta naturala Mercadonan

Gogoan dituzu laranjak zukutzeko etxera eraman behar zireneko garai haiek? Lana ematen zuen, ezta? Eta denbora behar zen...

Antzinako kontuak dira jada horiek: Mercadonako denda guztietan dago, duela urtebetetik hona, laranja-zuku egin berriaren zerbitzua.

Horri esker, erosotasuna eta zerbitzu bikaina eskaintzen diegu gure bezeroei, eta haien eskura jartzen dugu laranja-zuku freskoa eta naturala, gozo askoa. Oso zerbitzu erosoa da.

Mercadonaren laranja-zukua, eramateko prest

Oso erabilerraza da fruta- eta barazki-atalean jarri dugun laranja-zukua norberak egiteko makina, eta erabat segurua.

Makina horri esker, edonoiz eraman dezakezu laranja-zuku egin berriaren botila, noiznahi eta nonahi hartzeko, etxera laranjak eraman eta haiek zukutzen ibili beharrik gabe.

Zuku gozoa, osasungarria eta freskagarria, Espainiako laranjez egina. Unean bertan botilaratzen da laranja-zuku naturala. Sistema erraza, erosoa eta azkarra da

Mercadonaren zerbitzu horri esker, ezin errazagoa da laranja-zukua edatea!

Ospatu Zukuaren Nazioarteko Eguna Mercadonarekin eta gure zuku egin berriarekin.

Beste gomendio batzuk

Mercadonako Espainiako laranjei buruz gehiago jakin nahi baduzu, artikulu hau gomendatzen dizugu.