Aperitivos Mercadona Navidad 2016

Mercadonaren gosegarriak zure Gabonetako menuak osatzeko

2016ko abenduaren 12a

Baditugu hemen hain luze itxarondako Gabonak, eta gure menuak ardura handiz prestatzeari ekiten diogu. Plater nagusiak funtsezkoak dira, baina hasierakoak ere ezin ditugu ahaztu. Zorionez, eskura ditugu Mercadonaren gosegarriak, ketuak zein gazituak, festa hauetan gure gonbidatuek merezi duten harrera jaso dezaten ezin hobeak.

Anfitrioi guztiek dakitenez, ongietorri on batek berebiziko garrantzia du. Gosegarriaren zeregin sozialaz aparte, mundu osoan hedaturik dagoen eta “gaiari heldu” aurretik izotzaldia urtzea ahalbidetzen duen ohitura baita, ondo aukeratutako hasierako batzuk jateko gogoa akuilatu eta jangai nagusitarako prestatzen gaituzte. Mercadonaren gosegarrien artean aukeratzen badugu, bizipen hau ahantzezina gerta daiteke, maite ditugunekin partekatutako bazkari edo gau zoriontsu baten ataria.

Gure Gabonetako menuan ezin faltazkoa da Ubagoren izokin ketu bi-pack-a. Gosegarrien artean gutxi izango dira hau bezain moldaerraza. Bera bakarrik goza daiteke edota entsalada, kanape, errulotxo, hostopil, ogi txigortuan… mokadu gazi zein eztiei lagunduz… baina konbinazio ederra beti.

Gabonetako gosegarri klasikoetakoak dira ere antxoak eta bokartak ozpinetan. Oraingoan ere, anfitrioiaren irudimenak jartzen ditu ahogozagarri hauek aurkezteko mugak, aukerak ugariak baitira: pintxoak, ogitartekotxoak, kanapeak, entsaladillak, entsaladak…

Honako Mercadonaren gosegarri hauen artean aukeratu:

Ubago izokin ketua

Bipack formatuko izokin ketua era tradizionalean eginda dago eta gure gosegarriak prestatzea errazten diguten xafla mehetan aurkezten da. Pack bakoitzak 200 gramo inguruko bi poltsa ditu.

Salmón Ahumado Mercadona

Hacendado Antxoak Oliba edo Ekilore Oliotan

Oliba edo ekilore oliotako antxoa-xerrak plastikozko 3 ontzidun pack batean aurkezten dira, ontzi bakoitza 29 gramo ingurukoa delarik (pisu garbi xukatua).

Anchoas Mercadona

Bokartak Ozpinetan

Mercadonaren ozpinetako bokartak 60 eta 265 gramoko ontzietan saltzen dira (pisu garbi xukatua). Bigarren aukera horrek estalkia dakar, produktua ezin hobeto manten dadin.

Boquerones en Vinagre Mercadona

Gugandik aurkezteko iradokizunik jaso nahi?

Izokin ketudun sandwicha roquefort gaztarekin:

Sandwich Salmón

Antxoa cherry tomate maneatuekin:

Anchoas y Tomates Cherry

Bokartak tomate eta lasto erako patata frijituekin:

Boquerones con tomate

Mercadonaren gosegarri hauek guztiak ireki eta kontsumitzeko prest dauden produktuak izatearen abantaila dute. Oso aproposak dira edozein ezustekoren aurrean, eta hasierakoak prestatzen minutu bat ere gal ez dezagun. Denboraz larri bagabiltza, bermaturik izango dugu gure gosegarria gauzatzeko modua.

Gabon hauetarako erosketa zerrendan sar itzazu, zure gonbidatuek eskertuko dute eta. Hurbilen duzun dendara gerturatu eta… Mercadonaren gosegarriak eraman!

Beste Zenbait Iradokizun

Zure gonbidatuak harri eta zur uzteko moduko plater baten bila ari bazara, ezin dituzu pasatzen utzi Mercadonaren gaileta eta pasta Sortak. Eta gainera, Hacendado turroiak dasta itzazu ere, 6 zapore zoragarritan; eta glutenik gabekoak!