Mercadonaren Glutenik Gabeko produktuak identifikatzen ditu bere etiketaren bidez

Mercadonaren Glutenik Gabeko produktuen etiketatua

2015ko uztailaren 03a
  • Glutenik Gabeko produktu ontziratuak (SIN GLUTEN) idazkuna duen bere logo esklusiboarekin identifikatzen ditu Mercadonak, kontsumitzaileen erosketa-ekintza errazteko helburuarekin.

Glutenik Gabeko produktu gomendatuak ekoizteko konpromisoa hartu dute Mercadonak eta bere bitarteko hornitzaile fabrikatzaileek, elikadura-segurtasun handiena eta kalitatea bermatuz, betiere. Konpainia, era berean, zerbitzurik onena eskaintzen saiatu da bezeroek beren erosketak ahalik eta tarte laburrenean, era erosoan, eta preziorik txikienean egin ahal ditzaten. Zeliakiari dagokionez, helburu hauek haren sorta eraginkorra era jarraituan handitzera bultzatu dute Mercadona, eta honek hasieratik sustatu du glutenik gabeko elikagaiak bere logo identifikatzaile propioaren bidez identifikatzea.

Zeliakia duen kontsumitzailearen osasuna elikadurak baldintzatzen du %100ean. Elikadura ondo zaintzen duen zeliakoak “beste modu batera” jaten baitu, eta informazio egiatia eta ulergarria behar du erosketa burutzeko orduan, berme guztiak betez bere dieta osatu ahal izateko. Izan ere, zeliakoen elkarteek zehazten dituzten zeliakoentzako produktu egokien zerrendez eta mugikorrerako aplikazio batzuez aparte, zeliakoak erosketaren momentuan duen informazio erabilgarri bakarra glutenik gabeko elikagaien etiketatuaren bitartez fabrikatzaileek eskaintzen duten informazioa da.

Indarrean dagoen legeriaren arabera, kontsumitzaileari helarazten zaion informazio oro egiatia izan behar da, eta ezin du huts egitera eraman. Garrantzitsua da zeliakoek jakin dezaten badirela Espainian bete beharreko bi Europar Araudi zeliakoentzat egokiak diren produktuak identifikatze aldera.

  • Horien arteko lehena bestea baino orokorragoa da, eta elikagaiek daukaten gluten presentzia aitortzera behartzen du (Kontsumitzaileari emandako elikadura-informazioari buruzko 1169 araudia).
  • Bigarrenak, “Glutenik Gabe” dioten borondatezko zehaztapenak baimendu eta arautzen ditu (horren barruan dugu 2009ko urtarrilaren 20ko 41/2009 Araudia, glutenarekiko jasanezintasuna duten pertsonentzako egokiak diren konposizio eta etiketatuari buruzkoa (2016ko uztailean indargabetuko dena), eta 828/2014 Arau., elikagaiek glutenik ez izateari edo kantitate txikian izateari buruzko informazioaren transmisioaren inguruko betekizunei buruzkoa).   

Legeriak, laburbilduz, glutenik ez duten eta baduten produktuak bereiztea eta identifikatzea ahalbidetzen du. Produktu batek glutenik ez badu, esaterako, “gluten” hitza osagaien zerrendan modu nabarmenean ez agertzeaz gain, glutenik gabe deritzon aipuarekin identifika daiteke, hala nahi izanez gero, kasu hauetan, betiere: produktuak glutena eduki ahal izan baina ez duenean (produktu espezifiko eta konbentzionalak) eta produktu generikoa ez denean (beraien naturagatik glutenik ez dutenak).

Nabarmentzekoa da “Glutenik Gabe” aipua borondatez txertatzen dela etiketatuan, eta aipu eta sinbolo ezberdinak aurki daitezke merkatuan. Badira zeliakoen elkarte nazionalek eta europarrek sortutakoak, (FACE) berme-markaren edo (AOECS) galburu barratuaren kasuan bezala, eta baita zenbait fabrikatzaile eta banatzailek sortutakoak ere, Mercadonaren logo esklusiboarekin gertatzen den legez, horietako bakoitza bere erreferentzia edo ziurtagiri propioen araberakoa delarik.

Mercadonaren glutenik gabeko produktuei buruzko galderak eta erantzunak

Zer da elikagai espezifikoa?                            

Eskuarki glutena duten zerealekin egiten den elikagaia da, zeliakoentzat egokitze aldera, zereal horiek zein horietatik eratorritako osagaiak baztertu eta glutenik gabeko beste osagai batzuekin ordezkatzea eskatzen duena, elaborazioan, orokorrean, teknologia konplexuagoak erabili behar izaten direlarik. Adibidez: pasta, ogia, gailetak…

Zer da elikagai konbentzionala?

Glutenarekiko jasanezintasuna duten pertsonek kontsumi dezaten espezifikoki formulatu ez den elikagaia dugu. Glutena eduki dezakete edo ez, beren konposizioaren eta nola ekoizturik dauden arabera. Adibidez: txorizoa, saltsak, egositako produktuak, etab.

Zer da elikagai generikoa?

Elikagai generikoa era naturalean glutenik ez duen produktua da; hau da, bere konposizioan ez da agertzen eduki hori. Horren adibide dira frutak, barazkiak, arrainak, haragiak eta esnea.

Zer esan nahi du “Glutenik Gabeko” produktua izateak?

Produktu horren milioi bat zatien artean (ppm), 20 zati baino gutxiagoko gluten edukia adierazten du. Ez du, inola ere, “zero gluten” esan nahi, praktikan ezin baita inongo analisiren bitartez zero absolutua zehaztu.