Edari energetikoak gustuko izan arren betiko zaporeez asperturik zaude? Zerbait berriren bila zabiltza? Gerezi Zaporeko Energi Drink-ak, Mercadonaren Gerezizko Energetiko berriak, ondo baino hobeto aseko ditu zure itxaropenak.
Dagoeneko gure dendetan eskuragarri duzun edari energetiko honek energiaz goraino egon zaitezen behar besteko taurina eta kafeina dakartza. Eta gainera, izugarri gustatuko zaizun gerezi zapore fantastiko eta zoragarria du.
Gerezizko edari bat, zure moduko jende kementsuarentzat
Mercadonaren Gerezizko Energetiko berria kasik edozein egoeratan da hartzeko aproposa: etxean, lagunekin parrandan, ikasketa garaian, edo, besterik gabe, energia alaieko dosi bat behar duzunean.
Gerezi Zaporezko Energi Drink-a hotza hartzen da; nahikoa da, beraz, tenperatura egokian edukitzea, eta hortxe duzu, kontsumitzeko prest! Edari energetiko honek, halaber, gerezizko karamelu makiladunezko zaporea du, berritzailea, ausarta, eta kolore erakargarrikoa. Liluratuko zaitu, eta zure lagunak ere aho bete hortz geldituko dira. Gainera, joera berria ezarriko duzu: hemendik gutxira haiek ere hartuko dute eta!
Mercadonak Espainian ekoiztutako produktuen alde egin duen apustuarekin segitzen du aurrera. Eta edari energetiko honek gure konpromisoa erakusten du berriz ere, Kanarietan egin baitu Ahembo S.L. enpresak.
Gerezi Zaporezko Energi Drink-a hartzen ausart zaitez, Mercadonaren Gerezizko Energetiko berria, freskagarri zoragarria zure moduko jende kementsuarentzat… Eta has dadila dibertsioa berriz ere!
Beste Zenbait Iradokizun
Edari ez-energetikoak hobesten badituzu, Hacendado Freskagarriak dituzu eskura, Kola, Kola Zero eta Laranjazkoak.
Eta zure energia beti erne izan dezazun, hortxe dituzu Hacendado Te Freskagarriak: Limoizkoa, Berdea, Azukrerik Gabeko Limoizkoa eta Mertxikazko Zero Tea, zapore eta freskotasun gorenekoak. Eta orain, gainera, badaukazu Mangozko Zero Tea ere.