Garagardoaren jatorria Neolitoan dago, nekazaritzaren hastapenetan, hain justu. Gizakiek sortutako edaririk zaharrenetakotzat hartzen da, eta jendeak gehien kontsumitzen duena da oraindik ere. Bestelako zaporeak eta aromak sortzeko etengabeko bilaketaren ondorio dira maltazaleak harritzeko asmatu diren garagardo mota berriak. Eta orain, bere Garagardo Gorria aurkezten digu Mercadonak, gustu zorrotzenak asetzeko moduko garagardoa, % 8,5 gradukoa.
Tonalitate gorrixka eta apar zuri mamitsu iraunkorra izateagatik nabarmentzen da, beste ezaugarri batzuen artean. Aipatzekoak dira ere beraren gorputza eta hasieratik bukaerara lagunduko zaituen zapore sendoa.
Lau botilatxo garagardo Gorriz osatutako pack zatigarriak
Mercadonaren garagardo Gorri berria lau botilatxoz osatutako pack zatigarrietan merkaturatzen da. Pack eroso horiek osorik eraman ditzakezu, edo momentuan behar dituzun aleak besterik ez erosi. Hori bai, motz geldi ez zaitezen gomendatzen dizugu, zure lagun eta gonbidatu guztiek dastatu nahiko dute eta.
Garagardo Gorri berriaz gozatzeko ideiak
Beraren izaera berezia dela-eta, garagardo Gorri hau egoki-egokia da era guztietako festetan, ekitaldietan eta aparteko uneetan ateratzeko. Zure gosegarri gustukoenekin konbinatzen baduzu, segurua da arrakasta.
Mercadonaren garagardo Gorria toki fresko eta lehorrean eduki behar da, eragin liezaioketen usain gogorretatik aparte eta eguzkiaren argi zuzenetik babesturik.
Beste Zenbait Iradokizun
Konbinazio are zoragarriagoa osatzeko, gehitu egiozu Mercadonaren falafela tahini saltsarekin.