COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Festarako prest? Mercadonaren garagardo Gorri berria primerakoa da mota guztietako batzarrak eta ospakizunak borobiltzeko. Gozatu beraren testura apartaz, fruta kutsuko zaporeaz eta 8,5 gradu sendoez

Mercadonaren Garagardo Gorri berria

2018ko apirilaren 05a

Garagardoaren jatorria Neolitoan dago, nekazaritzaren hastapenetan, hain justu. Gizakiek sortutako edaririk zaharrenetakotzat hartzen da, eta jendeak gehien kontsumitzen duena da oraindik ere. Bestelako zaporeak eta aromak sortzeko etengabeko bilaketaren ondorio dira maltazaleak harritzeko asmatu diren garagardo mota berriak. Eta orain, bere Garagardo Gorria aurkezten digu Mercadonak, gustu zorrotzenak asetzeko moduko garagardoa, % 8,5 gradukoa.

Tonalitate gorrixka eta apar zuri mamitsu iraunkorra izateagatik nabarmentzen da, beste ezaugarri batzuen artean. Aipatzekoak dira ere beraren gorputza eta hasieratik bukaerara lagunduko zaituen zapore sendoa.

Lau botilatxo garagardo Gorriz osatutako pack zatigarriak

Mercadonaren garagardo Gorri berria lau botilatxoz osatutako pack zatigarrietan merkaturatzen da. Pack eroso horiek osorik eraman ditzakezu, edo momentuan behar dituzun aleak besterik ez erosi. Hori bai, motz geldi ez zaitezen gomendatzen dizugu, zure lagun eta gonbidatu guztiek dastatu nahiko dute eta.

Garagardo Gorri berriaz gozatzeko ideiak

Beraren izaera berezia dela-eta, garagardo Gorri hau egoki-egokia da era guztietako festetan, ekitaldietan eta aparteko uneetan ateratzeko. Zure gosegarri gustukoenekin konbinatzen baduzu, segurua da arrakasta.

Mercadonaren garagardo Gorria toki fresko eta lehorrean eduki behar da, eragin liezaioketen usain gogorretatik aparte eta eguzkiaren argi zuzenetik babesturik.

Beste Zenbait Iradokizun

Konbinazio are zoragarriagoa osatzeko, gehitu egiozu Mercadonaren falafela tahini saltsarekin.