Recetas de Mercadona para Navidad

Mercadonaren Gabonetarako errezetak (Penintsula)

2017ko abenduaren 01a

Gabonetan oso ohikoa da lagun edota familia arteko ospakizunak antolatzea; bereziki, maite ditugunekin partekatzen ditugun bazkari eta afariak. Egun hauetan gonbidatuak etxean izan, eta hauek harritzeko zein plater jarri badarabilzu buruan, Mercadonaren errezeta aukeraketa proposatzen dizugu: okela, arrain edo txarkuteriazko plater zoragarriak prestatzeko primerako abiapuntua.

Festa hauetarako proposatzen dizkizugun Mercadonaren errezetak oso errazak dira prestatzen. Gainera, bakoitzak denbora-tarte ezberdina behar du, egoera bakoitzeko beharrizanen arabera ondoen datorkizuna aukera dezazun.

Mercadonaren okela-errezetak

Festa hauetan utzi gonbidatuak aho zabalik Mercadonaren okela-errezetekin, Gabonetako ospakizunetarako egoki-egokiak, bazkariak ala afariak izan. Badituzu okela-errezeta azkarrak, ordubete ere behar ez dutenak, eta baita elaborazio luzeagokoak ere; zure aukera da. Kasu guztietan, halaber, zenbait truku eta aholku luzatzen dizkizugu, platerak ahalik eta hobekien aurkeztu eta ukitu berezi bat emanez buka ditzazun.

Prestatu dugun Mercadonaren okela-errezeta aukeran honako hauek aurki ditzakezu, besteak beste:

  • Errekia Ardo Beltzean, Sasoiko Barazkien gainetik
  • Indioilo Betea
  • Arkumea Labean
  • Txerrikume Errea
  • Solomo Errea Gatzetan Ananarekin
  • Txerri Azpizuna Sagar Karamelizatuarekin

Errezeta zoragarri hauek gertatzeko behar dituzun osagai guztiak Mercadonaren harategian daude zure esku. Prestatzeko modu bakoitzaren xehetasunak ikusteko, hementxe kontsulta eta deskarga ditzakezu okela-errezetak:

Gabonetarako errezetak 2017ko Gabonak

Mercadonaren arrain-errezetak

Nahiago baduzu, Mercadonaren arrain-errezetak eskaintzen dizkizugu ere; prestatzeko azkarrak, errazak, eta zure mahaikideak poz-pozik uzteko modukoak. Itsaski klase bakoitzak gertatzeko modu jakin bat eskatzen duenez, itsaskiak egosteko denbora-taula txertatu dugu, behar izanez gero kontsultatzeko. Zenbait aholku ere erantsi ditugu, halaber, plater bakoitzaren aurkezpena are gehiago hobe dezazun.

Mercadonaren arrain-errezeten aukeraketan, honako plater hauek prestatzeko modua azaltzen dizugu, besteak beste:

  • Ganboiz eta perretxikoz beteriko bolobanak
  • Ganboi marinatuak
  • Legatza ganboi-saltsan
  • Zapoa txirla eta ganbekin
  • Olagarroa Lagareiro erara

Errezeta hauentzako guztientzako behar duzun itsaskia Mercadonaren arrandegian daukazu uneoro. Mercadonaren arrain-errezetak kontsulta eta deskargatzeko, hemen klikatu:

Mercadonako arrandegia - Gabonetarako errezetak

Mercadonaren txarkuteria-errezetak

Gosegarri modura edo plateren artean tartekaturik, Mercadonaren txarkuteria-errezeta hauek zure gonbidatuak liluratuko dituzte, bai beren zapore zoragarriagatik, bai guzti-guztiek dituzten aurkezpen originalengatik. Gainera, txarkuteria-errezetak egosketarik behar ez dutenez, adierazten dizugun moduan osagaiak erabiltzea besterik ez duzu.

Egin dugun Mercadonaren txarkuteria-errezeten aukeraketan, plater zaporetsu hauek nola prestatu azaltzen dizugu:

  • Gazta-edalontzi txikia
  • Otarrainxkak meloiarekin eta urdaiazpiko iberikoarekin
  • Camembert gaztarekin eginiko turroia
  • Ahuntz-gazta kurruskaria
  • Foie eta ahateurdaiazpiko kanapea
  • Tiramisua

Prestaketa zoragarri hauek egiteko beharrezko osagaiak Mercadonaren txarkuterian dituzu. Eta nola egin zehatz-mehatz jakiteko, hemen kontsulta eta deskarga ditzakezu Mercadonaren txarkuteria-errezetak:

Mercadonako urdaitegia - Gabonetarako errezetak