Gabonetako menurik onena zerbitzatu, sukaldean ordu luzeak eman gabe, Mercadonaren aurrez prestatutako platerak eta hostopil oreak baliatuz.

Mercadonaren Gabonetako platerak

2017ko abenduaren 26a

Ospakizun hauetan, ahaztu sukaldean ordu luzez egoteko beharra. Mercadonan erraz-erraz jartzen dizugu eta, aurrez prestatu dizkizugun jakiekin. Gure proposamenak baliatuz gero, Gabonetako mahairik oparoena osatu, eta harri eta zur utziko dituzu gonbidatuak:

  • Eskuz hezurgabetutako oilaskoa

Bi barrubete dituzu aukeran: okaranak, pasak eta intxaurrak; edo urdaiazpikoa, gazta eta arrautza. Edukiontzia ireki, oilaskoa xerratan zatitu, eta hotz edo bero zerbitzatu. Hori da guztia. Ezin hobea hasierako plater gisa, eta saltsekin batera ateratzeko perfektua.

  • Bildotsaren beso errea

Ospakizun hauetako plater tradizionaletakoa. Bizpahiru errazio osatzeko adina beso dakarren kutxa batean aurkezten dizugu. Labean berotu daiteke, edo mikrouhin-labean. Oso okel samurra eta zaporetsua da, eta labekatutako patatekin, barazkiekin edo entsaladarekin lagun daiteke. Tradizioa jarri zure mahaian, betiko zaporearekin eta denbora minimoan.

  • Mercadonaren Hostopil Oreak

Hostopil ore ikaragarri onak, kurruskariak eta arinak, era guztietako errezetak prestatzeko egoki-egokiak: palmeratxoak, txirikordak, vol au vents-ak, edo Gabonetako gaileta tradizionalak.

Beste Zenbait Iradokizun

Eta kafearekin batera… bazkalondo eta afalondorik onenak alaituko dituzte Gabonetako gozoki tradizionalek. Gabonik gozoenak bizi itzazu Mercadonaren turroiekin eta gaileta sortarekin; eta ez ahaztu gure bonboi zoragarriak, noiznahi jateko modukoak.