Nuevas Bebidas Frías con Leche de Mercadona

Mercadonaren Esnedun Edari Hotz berriak

2017ko maiatzaren 30a

Berri onak dakartzagu esnedun edari hotzak maite dituztenentzat! Udako sasoia hastearekin bat, Cacao, Matcha Latte eta Mango Lassi edari hotz berriak jartzen ditugu zure eskura. Nonahi eta noiznahi hartzeko ezin hobeak.

Mercadonaren Kakao Edari Hotza

Gozozaleenak ere harrituko ditu Mercadonaren Kakao Edari Hotzak. Esne freskoz egina, zaporetsua bezain erosoa da, aldean eraman eta nonahi hartzeko modukoa. Aukera bikaina da eguna kakao fresko-fresko eta krematsu batekin hasteko. Uda honetan energia faltan egon ez zaitezen!

Mercadonaren Matcha Latte Hotza

Japoniar tradizioan inspiraturik dago Esnez eta Matcha Tez egindako Edari Hotz hau. Te eta infusioak maite dituztenentzat gomendatua! Bai eta energia injekzio bat nahi dutenentzat, kafeina badu eta.

Mercadonaren Mango Lassi Hotza

Mercadonaren Mango Lassi Hotz zoragarria, mangoz eta jogurtaz egina. Aparta da besterik gabe hartzeko, eta baita janari minarekin ere, jogurta daukaten edariak pikanteari aurre egiteko aproposenak baitira! Indiako tradizioan inspiraturik dagoen edari freskagarria duzue, udarako ezin hobea, eta elikagarria eta asegarria aldi berean.

Mercadonaren Esnedun Edari Hotzen ezaugarriak:

  • Esnea dute.
  • Hotzak kontsumitzea komeni da beti, beren zapore guztia gorde dezaten. Hozkailuan eduki behar dituzu beraz, +2ºC eta +8ºC artean.
  • Edalontzi bakoitzeko errazio bana dute.
  • Matcha Lattearen kasuan, kafeina duela kontuan hartzekoa da.

Eguneko edozein momentuan har ditzakezu Mercadonaren Esnedun Edari Hotzak. Esaterako, gosariarekin, edo bazkal edo afaldu ondoren energia gehigarri batez freskatu nahi baduzu, laneko atseden-une batean erlaxatzeko, edota lasaitasun bereziko tarte hori esnedun edari fresko-fresko batekin lagundu behar baduzu…

Hortxe daude behar dituzunean, eramateko ezin hobeak direlako, bai eta erabat erosoak (astindu, ireki eta kontsumitu) ere, batere arazorik izan ez dezazun Esnedun Kakao Hotzaren zapore zoragarriaz, Mango Lassi Hotzaren gustu paregabeaz, eta Matcha Latte Hotzaren edakera berezi-bereziaz gozatzeko. Nonahi eta noiznahi.

Beste Zenbait Iradokizun

Kafea nahiago? Badituzu orduan Mercadonaren Kafesne Hotzak ere, gosaltzeko edo eguneko edozein momentuan hartzeko onak: Cappuccino, Espresso, Deskafeinatua eta Laktosa Gabeko Light-a. Gogoratu, edonola ere, Matcha Latte Edari Hotzak kafeina duela.

Eta gure Hacendado edateko Jogurtekin freskatzea hobesten baduzu, zapore eta testura ezberdinetakoak dituzu aukeran: Naturala, Marrubizkoa, Marrubi-Platanozkoa eta Anana-Kokozkoa.