Platos Preparados Asados de Mercadona para Navidad

Mercadonaren Aurrez Prestatutako Gabonetako Erreki Platerak

2016ko abenduaren 15a

Badakigu Gabonetakoa oso sasoi berezia dela, minutu bakoitza maite ditugunekin egonez aprobetxatu nahi duguna. Hori dela eta, aurrez prestatutako Gabonetako erreki plater gozo-gozoak gertatzen laguntzen dizugu Mercadonan, ordu luzeak sukaldean sartuta egon eta zikintzen ibili beharrik gabe.

Zenbait erreki gomendatzen dizkizugu Gabonei begira, errezeta zaporetsuak prestatu eta zure gonbidatuak asebete ditzazun.

Mercadonaren Oilasko Errea

Mercadonaren Oilasko Errea plater zoragarria da, bere berezko saldan baitago, haragia urtsua gera dadin eta zapore guztia mantendu dezan.

Ezin hobea da edozein leku edo momentuan prestatzeko, berotu eta zerbitzatzea besterik ez du eskatzen eta.

Oilasko Errea Nola Prestatu

  • Mikrouhin-labean: 12 minututan berotu daiteke.
  • Labean: 20 minutu, 180º gradutan.
  • Edozein garnizioz lagun dezakezu, patata ogidunak, barazki erreak edo entsaladaz, kasu.

Mercadonaren Oilasko Erre Zatikatua

Mercadonan Oilasko Erre Zatikatua baduzu ere. Errazio banakako 4 edukiontzi dituen poltsa batean aurkezten da: 2 aurreko laurden eta 2 atzeko laurden. Hozkailuan eduki behar da, 0 eta 4 gradu artean.

Prestatzen erraza da plater hau, azkarra, eta baita oso erosoa ere, ez daukazulako zertan dena behingoan kontsumitu. Ez baduzu oilaskoa osorik erabili behar, kontsumituko duzun zatia har dezakezu soilik, eta gainerakoa beste momentu baterako gorde.

Gainera, zatitzean ez duzu erretzen ezta zikintzen zure burua!, Mercadonaren Oilasko Erre Zatikatua banaka ontziratutako 4 zatitan ebakita baitago, bakoitza bere zukuan.

Mercadonaren Oilasko Erre Zatikatua Nola Prestatu

Segun eta labe arrunta edo mikrouhin-labea erabiltzen dugun, honako argibide hauek jarraitu beharko ditugu:

  • Mikrouhin-labea: 4 minutuz berotu zati bakoitzeko, gehieneko potentzian (mikrouhin-labean 4 zatiak aldi berean jartzen baditugu, 12 bat minutuz berotuko dugu).
  • Labea: kontsumituko diten zatiak labean sartzeko moduko ontzi batean sartu eta 20 bat minutuz berotu 180º-tan.

Mercadonaren Txerri-Ukondo Errea

Gure Aurrez Prestatutako Plater hoztuen atalean, Txerri-Ukondo Errea ere aukera dezakezu, Gabonetan zure mahaira ateratzeko moduko beste jaki on bat.

Batzuetan ez dugu Txerri-Ukondo Errea moduko aukera bat kontuan hartzen Gabonetan jateko, prestatzeko denbora dezente behar duenez, gure lagun eta senideekin disfrutatzea hobesten dugulako. Orain, aurrez prestatua eskaintzen dizu Mercadonak plater hau, azkar-azkar gerta dezazun, bere zapore guztiaz eta erosotasun handienaz.

Txerri-Ukondo Errea Nola Prestatu

Labe arrunta edo mikrouhin-labea erabiltzen dugun arabera, honako urrats hauek jarraitu beharko ditugu:

  • Mikrouhin-labea: 5 minutuz gehieneko potentzian.
  • Labea: kontsumituko diten zatiak labean sartzeko moduko ontzi batean ipini eta 15 bat minutuz berotu 180º-tan.

Edozein garniziorekin jarri dezakezu: patata frijituak, ziza-nahaskia, txukrut eta purea…

Mercadonaren Arkume Beso Errea

Sukaldeko lanetan ordu luzez egon beharrean, zure familiarekin disfrutatzeaz besterik ez zaitezen ardura, hona hemen Gabonetako egunetarako gomendatzen dugun beste plater bat, gure Arkume Beso Errea, alegia, zapore handiko errezeta, ospakizun hauetako beste klasiko bat.

Oso plater erraza da prestatzen, eta edozein garnizio klasek laguntzeko aproposa: tipulak eta patatak, azenarioak, barazkiak…

Arkume Beso Errea Nola Prestatu

  • Labean: labea aurrez berotu, besoa bere edukiontzitik atera eta bertan sartzeko moduko ontzi batean ipini, berotu 15 bat minutuz 180º-tan, saltsa erantsi (edukiontzian bertan dago), eta beste 5 minutuz labekatu.

Beste Zenbait Iradokizun

Plater hauen osagarri gisa, Vitelo Tonnato gomendatzen dizugu, errezeta zoragarri eta italiar petoa: txahal urrixa xerra fin-finak, bokarta, hegaluze eta kaparrezko saltsa zaporetsu batekin, hain zuzen. Eta glutenik gabekoa!

Erreki gozo hori laguntzeko, Mercadonaren ardo, sagardo eta caven artean aukeratu, hala nahi izanez gero.

Eta bazkari edo afariari amaiera bikaina emateko, hortxe dituzu gure Hacendado Turroiak; zer besterik, ospakizun hauek maite dituzunekin era tradizionalean partekatzeko?