Mercadonaren arrainik onena udarako

Mercadonaren arrainik onena udarako

2017ko abuztuaren 22a

Oraintxe duzu sasoirik onena hegaluzea eta sardinak ahogozatzeko.

Kanpaina betean daude arrain hauek; hortaz, kalitate eta prezio hoberenetan eskaintzen dizkizugu Mercadonan.

Hegaluzea bikaina da tomatearekin edo marmitako modura jateko, oso errezeta erabilia asturiar, kantabriar eta euskal arrantzaleen artean. Hegaluze, patata, tipula, piper eta tomatez osatutako jakia da.

Sardinak ere aukera ederra dira egun hauetan prestatzeko, txingarretan zein plantxan.

Oro har, jatorri nazionalekoak izaten dira Mercadonaren hegaluzea eta sardinak, espainiar kostalde osoko hainbat lonjatakoak. Egunero erosten diegu arrain freskoa lonja horiei.

Mercadonak Espainiako iparraldeko lonja guztietan erosten du hegaluzea; sardinak, espainiar kostalde osoko hainbat lekutako 50 lonjatan.

Gertutasuneko arraina lehenesten dugu. Harrapaketarik ez dagoela eta (denborale edo debekualdiengatik) jatorri nazionalekorik ezin dugunean lortu, eta Mercadonan arrain horren zerbitzua eskaintzen jarraitzearren, badugu Mediterraneoko beste zenbait lekutako hegaluzea ere, hala nola Italia, Grezia Txipre eta Portugalekoa, kalitate eta freskotasun berme berarekin.

Arrainak iturri ona dira kalitate handiko proteina, D bitamina eta iodoa jasotzeko, bai eta oso aberatsak omega-3 gantz-azido poliinsaturatuetan ere, batez ere arrain urdinak, sardina eta hegaluzea kasu. Gantz-azido hauek murriztu egiten dute kolesterol “txarra” (LDL), triglizerido mailak jaitsi, eta gaixotasun kardiobaskularraren aurreko eragin prebentibo nabarmena duten substantziak sortzen dituzte.

Uda honetan Mercadonan aukeratzen dituzun arrainen artean, hegaluzea eta sardinak ezin dira falta.

Mercadonaren Arrainari buruzko beste zenbait iradokizun

Uda honetan kontsumitzeko beste aukera batzuk ere aurki ditzakezu Mercadonaren arrandegian, hala nola ganboiak eta otarrainxkak.

Mercadonako Arrandegiko izoztuen ataleko berritasunen artean, bestetik, otarrainxkak beren habian aurki ditzakezu. Aukera landua eta ideia originala, bai gosegarri modura eskaintzeko bai zure gonbidatuak edo mahaikideak harritzeko.

Mercadonak eta bere arrain-hornitzaileek arrantza jasangarria bermatzen dute.