Gure betiko guacamoleak jarraitzaileak lortzen jarraitzen du, %95eko aguakate freskoz egina baita.

Mercadonako guacamole klasikoa: % 95 aguakate freskoa

2023ko ekainaren 19a

Guakamolea da Mercadonaren produktu ezagunenetako bat, % 95 ahuakate freskoz egina.

Honezkero ezagutuko duzu, baina guakamole-saltsa honek mokofin zorrotzenen gogokoena izaten jarraitzen du. Produktu gozo-gozoa eta aproposa da zure saski orekatutako. Guakamole honi esker, seguru asmatuko duzula sukaldean.

Mercadonako guakamolearen ezaugarriak

  • Zer osagai ditu? Mexikar jatorriko saltsa honek ahuakate heldua, jalapeñoak, martorria eta tipula ditu, besteak beste.
  • Zer ahuakate-kantitate dauka? Gure guakamolea aberatsa da gantz osasungarritan, zuntzetan, bitaminatan eta mineraletan, % 95 ahuakatez egina baita.
  • Nola gustatzen zaizu gehien ahuakatea? Modu askotara kontsumitu daiteke: janaurreko gisa, plater nagusien lagungarri, entsalada eta wrapetan, etab.
  • Erraza eta erosoa. Guakamole zaporetsu eta orekatua, beste elikagai batzuekin erraz konbinatzeko modukoa. Ez du merezi zuk prestatzea, etxean egindakoaren zaporea baitu % 100. Denbora asko aurreztuko dizu sukaldean.
  • Zer elikagairekin konbina dezakezu? Produktu ugari dituzu guakamoleari laguntzeko: gure natxo kurruskari eta zaporetsuak, gari-talotxoak, barazki gordinak…
  • Bi tamaina aukeran: handia (500 g-ko terrina) eta txikia (200 g-ko terrina).

Kontsumitzeko 6 ideia

Guakamoleak prestatzeko modu eta erabilera asko ditu. Sarrera moduan jan dezakezu, edo aperitibo gisa, eta irudimenerako ateak ere irekitzen ditu: ogi txigortuan, fajitetan, sandwichetan edo wrapetan jan dezakezu, edo ontzi batean jarri eta bertan busti natxoak, gari-talotxoak edo barazki gordinak. Entsalada eta pastak osatzeko ere erabil dezakezu…

Hona hemen guakamolea jateko ideia batzuk:

Natxoak guakamolearekin

Nachos con guacamole de Mercadona

Gure guakamole gozoa ireki, eta natxoekin batera zerbitzatu. Besterik ez duzu egin behar.

Barazki gordinak guakamolearekin

Crudités con guacamole de Mercadona

1. Garbitu eta ebaki antzeko tamainako zerrendatan piperrak, luzokerra eta azenarioa.

2. Kendu hari lodienak apio-adarrari, eta garbitu ertzak. Moztu zerrendatan.

3. Garbitu cherry tomateak, eta jarri osorik erretilu batean, gainerako barazki-zatiekin batera.

Guakamolez betetako arrautzak

Huevos rellenos de guacamole de Mercadona

1. Zuritu 6 arrautza egosi, ebaki erditik eta atera gorringoak.

2. Jarri gatza eta piperra zuringoei, xehatu sardexka batekin, eta nahasi 200 g inguru guakamolerekin, ore homogeneo bat lortu arte.

3. Bete zuringoak orearekin, hautseztatu martorria, eta zerbitzatu.

Tomate- eta atun-entsalada guakamolearekin

Ensalada de tomate y atún con guacamole de Mercadona

1. Garbitu eta zatitu entsaladako tomate bat 8 edo 10 zatitan, eta jarri ontzi batean erditik ebakitako 6 cherry tomaterekin batera.

2. Gaineratu atun-lata bat: banatu zatiak plater guztian zehar, kontu handiz, puskak gehiegi apurtu gabe.

3. Jarri ogi-txigorkien koilarakada bat, eta gainean guakamolea, esfera txikiak eginez plateraren inguruan.

4. Jarri gatza eta piperra, eta bota olioa, sagar-ozpina eta lima baten zukua.

5. Eman azken ukitua unean bertan xehatutako martorriarekin eta lima-birrindurarekin.

Oilasko-wrapa guakamolearekin

Wrap de pollo con guacamole de Mercadona

1. Gari-talotxo baten gainean, jarri 100 g inguru guakamole, 70 g oilasko zerrendatan, 20 g grana padano zatiak eginda, lata erdi bat arto, errefautxo batzuk eta 20 g letxuga zerrenda bat osatuz, alderik alde; utzi zatitxo bat bete gabe.

2. Tolestu talotxoa oinarritik lehenik eta gero hegaletatik.

3. Jarri plantxan, talotxoa apur bat egiteko bi aldeetatik.

4. Zerbitzatu eta jan.

Pasta freskoa guakamolearekin eta tomate lehorrekin

Pasta fresca con guacamole de Mercadona y tomate seco

1. Txikitu tipula gorri baten erdia karratu txikitan, eta moztu 12 tomate lehor zerrendatan.

2. Egosi poltsa bat tagliatelle bat gatz pixka batekin, 2-3 minutuz. Denbora hori igarotakoan, kendu sutatik eta iragazi.

3. Pasta oraindik epel dagoela, bota gainetik tipula, tomate lehorra, 2 koilarakada Modenako ozpin, 5 koilarakada olio eta piperbeltz beltza, nahierara.

4. Nahasi guztia 200 g guakamolerekin, eta, bukatzeko, bota martorri xehatu apur bat, nahi izanez gero.

Ikusten duzunez, Guakamolea kontsumitzeko eta prestatzeko modu ugari daude. Jarri irudimena martxan, eta gozatu saltsa eder honetaz.

Beste gomendio batzuk

Iradokizuna: jarri guakamolea gure Arto-talotxo kurruskarietan.

13 errezeta orekatu afari arinak eta askotariko osagaiak dituztenak erraz prestatzeko.

Ezagutzen dituzu gure Entsalada bertikalak?