Aspaldian ikusi duzu garagardoen gure atala? Bada, berri on bat dugu zuretzat: gure bezeroekin dugun elkarlanari esker, kalitate handiagoko eta zapore hobeko garagardoak ditugu orain.
Gainera, aukera zabaldu egin dugu, nahi zenuen zerbitzua eskaintzeko.
Hobekuntzak gure garagardoen kalitatean
Koberrikuntzako edo gure bezeroekin baterako berrikuntzako ereduari esker, gorputz eta zapore handiagoa eman diogu gure garagardo klasikoari.
Izan ere, gure bezeroen gustuak hobeto ezagututa, garagardo hobea eskain diezaiekegu bezeroei, eta aukera handiagoa, zapore desberdin gehiagorekin.
Hori lortzeko, garagardotan espezializatutako hornitzaile berriak bilatu ditu gure erosketa-sailak; zehazki, 7 hornitzaile izatetik 40 izatera pasatu gara.
Horri esker, gure garagardoak lehengai onenekin egin ahal izan ditugu, eta % 100 osagai naturalekin.
Garagardo-eskaintza berria Mercadonan
Hobekuntza horiei esker, garagardo-mota hauek ditugu eskura gaur egun Mercadonan:
Oinarrizko garagardoak, alkoholdunak
5 barietate:
- Suabea penintsulan eta Balearretan (Solajero Kanarietan)
- Hegoaldeko zaporekoa
- Klasikoa
- Berezia
- Purutasun legearen arabera egindako garagardoa.
Garagardo klasikoan eta berezian, 250 ml-ko botilatxoak kendu ditugu, eta 200 ml-koa eta 330ekoa eskaintzen ditugu orain.
Alkoholik gabeko garagardoak
2 motatakoak:
- Steinburg Sin
- Falke 0,0
Konbinatuak
3 barietate:
- Shandy
- Radler
- Radler 0,0
Glutenik gabeko garagardoak
2 motatakoak:
- Alkoholduna
- Alkoholik gabea
Aukera handiagoa espezialitateetan:
- Gariarekin eginak
- Txigortuak
- Lupulu gehiagokoak
- Mikatzak
- Biziagoak...
Gainera, otar bat emango dizugu doan, nahi duzun espezialitatetakoak hauta ditzazun.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen duzu gure Pizza beganoa? Pizza desberdin bat da, eta ezin hobeto sartzen da gure garagardoekin.
Eta ez ahaztu gure Guacamole klasikoa, % 95 ahuakate freskoa duena. Dipeatzeko, ogi txigortuarekin edo wrapekin jateko...