Turroi-, bonboi-, polboroi- eta mantekado-aukera zabala. Gabon jaietako gozoki klasikoak.

Mercadonako Gabonetako gozokiak

2018ko abenduaren 17a

Gabonak dira, zalantzarik gabe, urteko sasoirik gozoenetako bat. Denok ditugu gogoan haurtzaroko (eta geroagoko) zenbait oroitzapen turroiari, mantekadoei, polboroiei, bonboiei eta Gabonetako beste gozoki tradizional batzuei lotuak.

Jai hauek une gozoak igarotzeko direnez, Mercadonako Gabonetako gozokiak proposatzen dizkizugu. Batzuk tradizionalak dira; beste batzuk berritzaileak, baina guztiak dira ezin gozoagoak,eta otordu gogoangarrien lagungarri.

Mercadonako Gabonetako gozokiak

Turroiak, pannettonina eta gaileta- eta barkillo-aukera zabala

Turrones de Navidad

Turroiak dira izarrak, jai hauetako gozoki klasiko estimatuenak. Gogorrak zein bigunak, txokolatezkoak..., gozo-gozoak guztiak. Bakoitzak dauka gogokoren bat.

Turroi gogorra

  • Ohikoa dugu denon etxeetan Mercadonako turroi-mota hori; almendra txigortuak (% 60) eta kalitate goreneko eztia (% 18) ditu osagai nagusiak.
  • Bi tabletako estutxetan saltzen da turroi gogorra, tableta bakoitza bereiz bilduta dela.

Turroi biguna

  • Mercadonako turroi-mota hori da jende askoren gogokoena; almendra txigortuak (% 66) eta kalitate goreneko eztia (% 12) ditu osagai nagusiak.
  • Testura gozoa eta leuna du, eta almendra-zatitxoek ematen dioten ukitu kurruskari bat.
  • Tableta bakarreko estutxetan saltzen da turroi biguna.

Txokolatezko turroi kurruskaria

  • Almendra eta hurra (% 17), zereal kurruskariak (% 14) eta esnea ditu, besteak beste, txokolatezko turroi kurruskariak.
  • Horra txokolatezaleen turroia, gozoa eta zaporetsua, zinez.

Txokolatezko turroia kakahuete frijituekin eta eztiarekin

  • Zapore gazi eta gozoen konbinaziorik originalena du besteak ez bezalako txokolatezko turroi horrek: txokolatezko turroi aparta, eztiz estalitako kakahuete frijituekin.

Chocodiskitos turroia

  • Txokolatezko turroi kurruskaria, txokolate esnedunez betetako koloretako grageak dituena.
  • Etxeko txikienentzat dago bereziki pentsatua, eta La patrulla canina telesail ezaguneko pertsonaien irudiak ditu.

Gaileta gaziko turroia

  • Ukitu guztiz originala du turroi berritzaile horrek, gaileta gazien zatitxoak ere bai baititu; gainera, txokolate zuriz dago estalia. Ezin gustagarriagoa da konbinazioa.
  • Gaileta gaziek ez dute glutenik; beraz, zeliakoek ere jan dezakete produktu hori.

Kakahuete-girlatxea

  • Almendra-girlatxe tradizionalaren aldaera gozo-gozoa dugu kakahuete-girlatxe kurruskari hori. Kakahuete txigortutik % 60 du.

Glutenik gabeak dira turroi horiek guztiak, egokiak zeliakoentzat.

Panettonin

  • Txokolatezko pipitak ditu barruan txokolatezko minipannettone horrek, eta txokolate-geruza fin batez eta koloretako grageez dago estalia. Aparta!
  • Labean erretako ore suabe batez dago egina, eta primerakoa da gosari edo askaritarako.

Hans Freitag gaileta- eta barkillo-sorta

Gaileta- eta barkillo-sorta zaporetsua, egoki-egokia jai hauetan lagunekin edo senideekin batera jateko. Aproposak dira, bestalde, egunaren edozein unetarako ere, eta zorrotzenen gustua ere asetzen dute, era askotakoak baitaude.

Sei motatakoak ditu sorta zabal horrek: esne-gainezko barkillo eder askoak, txokolatez betetako barkilloak, gingadun gailetak, txokolatez margotutako gailetak, azukredun gailetak eta txokolatezko begiztak.

Poltsatan saltzen dira, ireki eta berehala jateko moduan direla.

Bonboiak

Bombones Navidad

Mercadonako bonboi-sorta aparta duzu aurtengo Gabonetarako, ezin egokiagoak guztiak ere lagunekin eta senideekin partekatzeko eta jai hauetako unerik gozoenetan oparitzeko. Ezetz bat behintzat jan gabe geratu!

Mondose bonboi belgikarrak, Mercadonan esklusiban

Hamasei bonboi-mota belgikar ditu Mondoseren sortak, eta zortzi betegarri-mota desberdin:

  • Banillazko Manon: Banillazko mousse zuria.
  • Karameluzkoa: Karameluduna.
  • Framboise: Mugurdi beltzak dituen ganatxe beltza.
  • Cacao au lait: Ganatxe beltza, txokolate esnedun geruza batean jarria.
  • Birtuoso bizia: Kakao biziko ganatxe-krema.
  • Javako jatorria: Txokolate esnedunezko ganatxea.
  • Coeur noir: Hur-praline beltza.
  • Croquant: Hur-pralinea, hur kurruskariz betea.

Estutxe dotore batean saltzen da Mondose bonboi-sorta; hori dela-eta, produktu egoki-egokia da lagunei eta senideei oparitzeko edo haiekin partekatzeko. Mercadonan bakarrik saltzen dira!

Senzza bonboi-sorta, Gabonetako zapore klasikoa

Klasiko bat jada Mercadonako Senzza bonboi-sorta Gabonetako otorduetan. Lau motatakoak ditu. Aukeratu zure gogokoena, edo probatu guztiak!

  • Beltza, hurduna: Txokolate beltz fin-fina, hur-ore gozoz betea eta esne trufatu zaporetsua duena.
  • Beltza, Fondant: Fondant txokolate beltz bikaina, trufa gozo eta krematsuz betea.
  • Esnea, Pralinea: Txokolate esnedun suabea, benetako esne trufatua duen almendra- eta hur-praline gozoz betea.
  • Esnea, almendra: Txokolate esnedun fina, esne trufatu gozoz eta almendra txigortuaren ore apartaz betea.

Bereziki aipatzekoa da Mercadonako Senzza bonboien bilgarria, egokia baita Gabonetako mahaia apaintzeko edo gure bonboi-kutxa hornitzeko.

Senzza bonboi guztiak dira glutenik gabeak; beraz, egokiak zeliakoentzat.

Cadbury bonboi beteak

Hamar zapore desberdinetakoak dira Cadbury bonboi beteak, eta txokolate esnedunezko bonboi-kaxa batean saltzen dira.

  • Hur osodun espirala: Hur oso bat du barruan.
  • "Kutxa sorpresa" bonboia: Txokolate zurizko trufa krematsuz betea.
  • Sagar-zaporeko kurruskaria: Txokolate zuriz betea; sagar- eta kanela-zaporekoa.
  • Laranja-zaporeko kapritxoa: Laranja-zaporeko betegarri krematsua.
  • Karamelu- eta gatz-gutizia: Karameluz betea, eta gatz ukitu batez ondua.
  • Kakaozko bihotza: Kakao suabez betea.
  • Banilla-zaporeko bikotea: Banilla-zaporeko betegarria.
  • Karameluzko bihotza: Karameluz betea.
  • Praline perfektua: Hur-pralinez betea.
  • Marrubi-zaporeko tentazioa: Marrubi-zaporeko betegarri krematsua.

Aurtengo Gabonetan, Mercadonako bonboi-sorta zabala duzu aukeran. Gustu guztietarako zaporeak daude, gonbidatu zorrotzenak ere asetzeko.

Hur-gutiziak, barruan erretilua duen estutxe dotore batean

Mercadonako hur-gutiziak jatea plazera, esperientzia berezia da zentzumenentzat. Ezinbestekoak Gabonetarako, oparitzeko nahiz partekatzeko.

Txokolatez eta hur-zatitxoz estalitako barkillo kurruskaria, barruan kremaz eta hurrez egindako betegarri gozoa duena.

Aurkezpena ere ez du nolanahikoa: estutxe dotore askoa, eta mahaian zuzenean jar dezakezun erretilu bat, gonbidatuek barkilloak handik har ditzaten.

Kakaodun trufak

Kakaodun trufak ere Gabonetarako gozoki egoki-egokiak dira. 250 g-ko estutxe batean saltzen dira.

Gozatu haien zapore eta testura apartaz.

Glutenik gabeko produktua da, egokia zeliakoentzat.

Gabonetako enborra, polboroiak eta mantekadoak

Tronco de Navidad

Polboroiak eta mantekadoak ere ezinbestekoak ditugu urte-sasoi honetan, baita Gabonetako enbor-tarta ere, ezin hobea. Prest al zaude gozatzen hasteko?

Gabonetako enborra

Trufaz bildutako bizkotxoa, orraztutako txokolate beltzez estalia, gozotegi tradizionaletako enborren benetako itxura duena.

Apaingarri gisa, berriz, Gabonetako txokolatezko bolak, zereal-bolatxo kurruskariak eta azukre-malutatxo batzuk ditu.

Gainera, Gabonetako zuhaitzaren formako txokolate zurizko figura bat ere badu enbor gozo horrek, eta "Eguberri on!" dioen txokolatina bat.

Polboroi eta mantekado-sorta duen kaxa

Gabonetako sorta, zortzi polboroi- eta mantekado-mota desberdinez osatua:

  • Etxeko mantekadoa
  • Oliba-oliodun mantekadoa
  • Kanela-mantekadoa
  • Kakao-mantekadoa
  • Limoi-mantekadoa
  • Almendra-polboroia
  • Txokolate-hostorea
  • Ardo-erroska

Polboroi horiek saltzen diren kaxa oso polita denez, erretilu gisa erabil daiteke, Gabonetako otorduetan gonbidatuei gozokiak eskaintzeko.

Ontziratu gabeko polboroiak eta mantekadoak

Ontziratu gabeko polboroi- eta mantekado-aukera zabala, gehiena gustatzen zaizkizunak hauta ditzazun. Zapore ugari.
Banan-banan eros ditzakezu, eta nahierara konbinatu. Aukera zabal-zabala, baita glutenarekiko intolerantzia dutenentzat edo azukrerik gabeko gozokiak nahi dituztenentzat ere.

Beste gomendio batzuk

Gozo-kontuak konpondu eta plater nagusi on batzuk prestatu badituzu, beharbada hau falta zaizu Gabonetako bazkarirako edo afarirako: begiratu bat ematea gure aperitibo-aukerari, otordu bakoitzerako hasierako egokienak hauta ditzazun.